Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ixone Aroma: “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxean ikasten den hori plazan egitea”

Dokumentuaren akzioak

Ixone Aroma: “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxean ikasten den hori plazan egitea”

2026/02/26 08:50
Ixone Aroma: “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxean ikasten den hori plazan egitea”

Ixone Aroma, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Euskal dantza, gure gorputz hizkuntza” da Igorreko Arratia institutuan martxan jarri nahi duten DBH 4rako hautazko ikasgaiaren proposamena. Ixone Aroma da egitasmoaren bultzatzaile nagusia, eta Dantzan topaketetan orain arte egindako bidearen berri eman digu.

Aromak hitzaldia hasi du proiektu hau garatzeko izan dituen hiru konplizeren hitzak mahai gainean —edo, hobeto esanda, pantailan— jarrita. “Hiru konplizeen ideiekin hasi ginen buruan amets honi forma ematen”, azaldu du, eta ondoren orain arte emandako pausoak kontatzen hasi da.

Ixone Aroma aurkezpena

Euskal dantza ikasgaiari forma ematen

Ikasgaia hautazko gisa planteatu dute; hautazkoek astean 55 minutuko bi saio izaten dituzte. Azaldu du hautazkoen zerrenda luzea dagoela, konpetentzia handia da, eta zerrenda horretan ikasgai bat txertatzeko “irakasleen gogo eta jakintza behar da, gero hezkuntza-komunitatearen hobespena, eta azkenik, ikasleen matrikulazioa”. Gutxienez 15 ikasle behar dira ikasgaia aurrera ateratzeko, eta momentuz ez dute kopuru hori lortu. “Kontuan hartu behar da ikasle bakoitzak hautazko bakarra aukera dezakeela”, hala ere, datozen urteetara begira lanean jarraitzeko asmoa dutela adierazi du.

Dantzan Topaketak 2025
Ixone Aroma eta Julen Agirre, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Curriculumean konpetentziak txertatu behar izan dituzte, eta lan hori zerotik hasi beharrean, “errazena iruditu zitzaigun aurretik forma hartua duten bi ikasgai uztartzea: arte eszenikoak, alde batetik, eta euskara eta literatura, bestetik”.

Ixone Aroma aurkezpena

 

Ixone Aroma aurkezpena

Konpetentzia horietan oinarrituta, hiru helburu nagusi zehaztu dituzte. Lehenengoa, ikasleek euskal dantza zer den ulertzea: “Zer da euskal dantza? Zein ezaugarri ditu gure gorputz-hizkuntzak?”. Bigarrena, dagokion euskal dantza tradizioa ezagutzea, testu zahar eta klasikoetatik abiatuta. Eta hirugarrena, dantzan trebatzea. Urtez urte planteamendua moldagarria izango litzatekeela azaldu du, ikasleen ezaugarrien arabera egokitu beharko dela argi dute.

Hiru ebaluazio pausoka-pausoka

Ikasturtea Etxepareren Sautrela eta Kontrapas testuetatik abiatuta hastea aurreikusten dute. Halaber, Jakin aldizkarian argitaratu zen Aritz Ibañezen Jalgi hadi dantzara! Jalgi hadi plazara! artikulua interesgarria izan daitekeela uste dute, eta hortik branlea dantza lantzea proposatzen dute; ikusten du irradakak, jauziak, mutil-dantzak eta soka-dantzak ere aukera egokiak liratekeela; baina kalkulatu dute urtean 22 saio inguru izango liratekeela; beraz, badakite dantza guztiak lantzeko astirik ez dela izango, eta aukeraketa egin beharko dutela. Lehen ebaluazioaren amaierako ataza gisa, bertsolaritzako ikasleekin elkarlanean borobileko dantza bat prestatzea proposatzen dute, dantza eta kantuak ikasleek osatuta.

Bigarren ebaluazioan bikote dantzek hartuko lukete protagonismoa. Hemen Lazarragaren eskuizkribuak aipatuko lirateke, era berean, Frai Bartolomek jasotzen dituen dantza eta bekatuen inguruko gogoetak landuko lirateke. “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxean ikasten den hori plazan egitea”, beraz Larrain dantza ere sartzea proposatu dute, “Igorreko jaietan txupinazoaren ondoren urtero egiten delako eta herritarren parte-hartze handia duelako”. Bestalde, Arratiarako proposamena izanik, jotari ere erreparatu nahi diote, eta “fandangoa eta arin-arina ulertzeko modua pixka bat berrikusi”. Horretarako, Jotamentala dokumentala erabiliko lukete, eta ebaluazio honetako azken ataza gisa fandangoa eta arin-arina dantzatzea eta inprobisatzea proposatzen dute: “Koreografia bat ikastea baino interesgarriagoa iruditzen zaigu jolas horretan trebatzea”.

Dantzan Topaketak 2025
Julen Agirre (bizkarrez) eta Ixone Aroma, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Azken ebaluazioan ezpata-dantzan jarriko lukete arreta. Arratian molde horretako erritu-dantzarik ez dagoen arren, Durangaldearekiko gertutasuna kontuan hartuta, errepertorio egokia izan daitekeela uste dute. Alexander von Humboldt ikerlari prusiarrak XIX. mendearen hasieran Durangaldea bisitatu eta bertako dantzei buruz idatzitakoa aztertzea proposatzen dute. Era berean, Juan Antonio Urbeltzen Los bailes de espadas y sus símbolos lana ere baliagarria izan daitekeela ikusi dute. “Badakigu buruan dugun eduki guztia ezin dela guk nahiko genukeen bezala landu, baina gutxienez zertzelada batzuk ematea interesgarria dela iruditu zaigu”. Azkenik, parekidetasunerako bidean azken urteetan jarraitutako urratsak ezagutzeko, Iurretan ekoiztutako Jantzari dokumentala ikusiko lukete. Ebaluazio honetako ataza nagusiak honakoak lirateke: bi dantza aukeratzea, testuinguruan kokatzea eta taldekideei aurkeztea.

Ikasturtea borobiltzeko, soka-dantza bat proposatzen dute, derrigorrezko ikasketen etaparen amaiera sinbolizatzeko baliagarri izango zaiena; “agur-festa egiten da, eta hor egoki txertatu daitekeela uste dugu”.

Dantzan Topaketak 2025

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz

Egindakoak

2026 

Thierry Truffaut: Ihauteri.Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea // Kronika

Formakuntza: Haurren eta nerabeen babesa-genero indarkeria // Kronika

2025

Topaketak 2025 // Kronika

Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika

Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak // Kronika

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa