Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira

2023/11/06 08:55
Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira

Bolant eguna, Luzaide, 1995-04-16. Irudia: IDB

Hogeita hamaika dantza talde, erakunde eta norbanakoren euskal dantzako ikus-entzunezko bildumak digitalizatu dira 2015-2022 urteetan eta orain kontsultagarri daude Eresbilen katalogo orokorrean eta Bilgunean. Guztira, euskal dantzari buruzko ia 2500 dantza-bideo-grabazio katalogatu eta digitalizatu dira.

”Bolant eguna” (Luzaide, 1995/04/16) Zazpi jauzi Sig.: IDB01-016_11

Zinta horiek Sincro ekoiztetxeak digitalizatu ditu eta Dantzan-ek inbentariatu, trackeatu eta katalogatzeko deskripzioak egin ditu. Jasotako informazio hori katalogo bateratu batean jaso du orain Eresbilek eta material hori aztertu du Emilio Xabier Dueñasek. Digitalizatutako ikus-entzunezko ondare horren inguruko txostena eskuragarri dago Eresbilen hainbat grabazio-zatirekin osatuta. Hemen Dueñasek eginiko azterketaren atal nagusiak:

  • Sarrera
  • Euskal tradizio koreografikoa
  • Dantza: zinematik bideora
Erakustaldiak, Lehiaketak eta Prestakuntza

Euskarriak, Lagatzaileak eta Iturriak

Egilea

Gure Kai D. T. (Deba, 1986/08/16) San Roke Dantza Sig.: IKE01-019-01_01

Dantza grabazioen erreskatea

Duela zenbait urte Euskal Filmategiak ohartarazi zuen ikus-entzunezko euskarri magnetikoen bizi-iraupen laburra zela eta 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetako bideo-grabazioak hondatzen ari zirela. Dantza talde, erakunde zein norbanakoek garai haietako grabazio zituztela jakinda, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ikus-entzunezko horiek denborarekin guztiz hondatuta geratu aurretik digitalizatu eta babesteko plana onartu zuen. Horrela, Eresbilen zuzendaritzapean Sincro ekoiztetxeak egin ditu digitalizazio lanak eta Dantzan elkartea aritu da bilketa eta dokumentazio lanetan.

“Ochomayos” (Urduña, 1992/05/09) Entradillas Sig.: ITS01-028-01_12

 

Azken zortzi urteetan 31 bilduma digitalizatu eta dokumentatu dira, 5 erakundeenak, 17 dantza taldeenak eta 9 norbanakoenak. Zehazki honako bildumak digitalizatu dira 2015-2022 urteetan:

Erakundeak: Ikerfolk, Arabako Dantzarien Biltzarra, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Dantzan.eus.

  • Dantza taldeak: Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar), Gure Kai (Deba), Mendi Alde (Santurtzi), Aurtzaka (Beasain), Elai Alai (Portugalete), Oñatz (Oñati), Duguna (Iruñea), Itsas Alde (Bakio), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Goizaldi (Goizaldi), Indarra (Gasteiz), Trebeska (Donostia), Begiraleak (Donibane Lohizune), Itxas Argia (Getxo), Andra Mari (Galdakao) eta Oinak Arin (Beskoitze).

  • Norbanakoak: Ander Barrenetxea, Jexux Larrea (Ikerfolk), Felipe Amutxastegi, Patxi Laborda, Jaime Albillos, Xabier Etxabe, Josu Agirre, Lisa Korkostegi eta Eric Bouvier.

 

Informazioa: Dantzak oroitzapeneko irudiak 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com