Orain arteko ekarpenak
Dantza-irudi historiko ederrak sareratu ditu Smithsonianek
2021/11/10

XV-XIX. mendetako hainbat dantza ilustrazio eta grabatu digitalizatu eta eskuragarri ipini ditu Smithsonian Institutuak bere webgunean . Munduko museo, hezkuntza eta ikerketa gunerik handienetarikoa da Smithsonia n eta bere bildumetan hainbat irudi historiko eder aurki daitezke.
Dance of...
XIX. mendeko euskal jantzien eta dantzarien akuarelak
2018/07/16

Dantzari eta musikari lapurtarren akuarela ederrak daude Baionako Mediatekako Res. 41 bilduman. XIX. mende hasierako pertsonen eta jantzien 96 irudi dira bilduma horretan daudenak . Akuarelen berri Bilketa, Euskal funtsen atariari esker jakin dugu . Ez daukagu egileen edo daten inguruk...
Dantza irudi eder eta historikoak eskura, dohain eta erabilgarri
2017/03/14

Dantzari buruzko argazki mordoa topa liteke New Yorkeko Metropolitan Museumek duela gutxi lizentzia irekian sareratu dituen argazki-sorta handian. Nabarmena da irudion aniztasuna, izan ere, dokumentuen artean topa litezke Goyak marraztutako Andaluziako dantza bat, Zipreko soka-dantza baten terrakot...
Aurresku bat Usartzan 1932an
2017/01/26

Familia ospakizun bat Usartzan (Eibar), eta senideak dantzan, zehazki, aurreskuan eta dantza soltean ageri dira Asier Sarasua k helarazi digun 1932ko argazki sorta honetan. Aurreskuaren soka ageri da argazkietako batean, eta dantzarako musika gramola bidez jarri zutela ikusten da irudietan.
Sok...
Ezpata-dantzak, soka-dantzak, arku-dantzak... XV-XVI. mendeetako Nurembergeko inauterietan
2014/12/17

XV eta XVI. mendeetan "Schembartlauf" izeneko inauteri animalekoa ospatzen omen zuten Alemaniako Nuremberg hirian . Inauteriak noiz eta nola sortuak izan diren nekez azaltzerik badago ere, azalpen historikoak han eta hemen agertu ohi dira, eta Nurembergeko inauteri honetan ere, hiriko ofizialen ma...
XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan
2014/06/03

Mendia Fondoa izenarekin bataiatu dute Arrasaten aurkitu den argazki fondo ederra, baina ez dakite oraindik nor zen argazkilaria. Mendia familiakoa zen argazkilaria eta hortik izena. 1900 urte inguruko 474 argazki dira, beirazko plaka negatiboak, hainbat argazki eder eta historiko daude, eta tartea...
Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/05

XVI. mendeko Europako hainbat eskualdetako jantzi eta ohiturak erakusten dituen liburu ederra da "Jantzien kodexa". Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta sarean jarri du, eta bertako irudiez gozatzeko aukera dugu. Badira tartean, dantzako irudi ederrak. Frantzia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Espainia eta Ameriketako irudiak ageri dira besteak beste, eta baita "Nawarra" izenburua daramatenak ere. Hona horietako batzuk:
Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/12

Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.
Oñatiko dantza argazki bereziak
2011/05/30

Korpus dantzen argazki zaharrak, neskak oñatiko dantzak egiten edota Galdakaoko Andra Mari taldekoen erretratoak. GureGipuzkoako argazkien artean Oñatikoei erreperatu diegu oraingoan, eta irudi interesgarriak ageri dira. Hona horietako batzuk:
Gipuzkoako dantzak Donostiako zezen plazan, baina zein dantza da hau?
2011/04/26

Guregipuzkoa.net-en sareratzen ari diren argazki bildumen artean, badago sorta bat gure atentzioa deitu duena. Donostian, zezen-plazan, XX. mendearen lehen zatian egindako jaialdi batean egindako argazkiak dira. Hiru talde ari dira Gipuzkoako brokel-dantzaren sortako dantzak egiten, eta tartean, hara, ezagutzen ez dugun dantza bat. Zein dantza ote da?