Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Podcastak Kontrapas

Dokumentuaren akzioak

Kontrapas

 

Elkarrizketa saioa da Kontrapas. Dantzarekin harreman zuzenago edo zeharkakoagoa duen lagun batekin solastuko da Aritz Ibañez dantzaria.

Bernat Etxepare, lehen euskal idazle ezagutuaren testurik ezagunena dugu Kontrapas. Bere bertsoei dantza airea darie izenburutik. Hartara, Kontrapas hori dantza bat dela gogoratuz, Etxepareren ondarea dantzariondako ere aldarrikatuz, izpiritu hori bera izanen duen (dibulgatiboa eta dantzaren funtzio eta balio sozialak aldarrikatuko dituena) dantzari buruzko podcast saioa da hau.

Dantzan elkarteak eta Euskokultur Fundazioak elkarlanean ezkoiztutako saioa da hau.

 

 

Kontrapas 006 Izaskun Beraza

Kontrapas 006 Izaskun Beraza

Dantzan 2025/06/12 09:16

2025 honetan urteurren bikoitza ospatzen ari da Andoaingo axeri-dantza. Berreskuratu zutela 50 urte dira aurten. Emakumeak ere parte hartzen hasi zirenetik, aldiz, 25 urte. Axerien buru da Izaskun Beraza Ormazabal (Andoain, 1984) eta berak azaldu dizkigu herriaren ondaretzat duen dantza honen zoko-mokoak.

Gehiago irakurri

Kontrapas 005 Patxi Larralde

Kontrapas 005 Patxi Larralde

Dantzan 2025/05/08 09:05

Juan Inazio Iztuetak zioen dantza-maisu onak txistua jotzen ere jakin behar zuela eta bi dohain horiek betetzen ditu Patxi Larralde Elizaldek (Arizkun, 1966). Garai bateko dantza-maisuen soka luze horren azken-aurreko katebegia dugu, beraz.

Gehiago irakurri

Kontrapas 004 Mikel Sarriegi

Kontrapas 004 Mikel Sarriegi

Dantzan 2025/04/10 12:45

Ondare ez materiala (dantza adibidez) ondare materiala zaintzeko erabiltzen dugun irizpide zientifiko berarekin zaindu eta berreraiki beharko genukeela esanez hasi du bere hitzaspertua Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, 1965) dantzariak.

Gehiago irakurri

Kontrapas 003 Maddi Ane Txoperena

Kontrapas 003 Maddi Ane Txoperena

Dantzan 2025/03/14 09:45

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, 1994) Lesakan bizi den hendaiar erdi otsagabiarra dugu. Bertsolaria ez ezik, Lesakako ezpata-dantzaria ere bada azkenengo urteotan.

Gehiago irakurri

Kontrapas 002 Antton Luku

Kontrapas 002 Antton Luku

Dantzan 2025/02/07 08:00

Irakasle, antzerkigile, idazle, dantzari eta orohar, xaxatzaile da Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, AEB, 1959). Nafarroa Behereko eta Lapurdiko inauteri adierazpena den Libertimenduaren berpizatile nagusia dugu bera.

Gehiago irakurri

Kontrapas 001 Ihitz Iriart

Kontrapas 001 Ihitz Iriart

Dantzan 2025/01/09 10:00

Kantari, pastoral errejent, dantzari eta hamaika kultur-proiekturen bultzatzaile da Ihitz Iriart Casenave (Aloze, 1987). Gure herri kulturaren ikuspegi zabal horretako talaiatik aritu zaigu.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak