Dantzan bizi gara, Dantzan-en marka berria
2022an Dantzan-en marka berritzeko prozesua egin dugu. Tandem enpresako Erkuden Mendizabal gure markaren jatorria, oinarriak eta irudi ereduak aztertuz logoa eta horri lotutako diseinuak garbitzen eta berdiseinatzen joan da. Diseinu berriek Dantzan-en markaren 20 urteko ibilbidearen oinarriei jarraipena ematen diete eta webgunean aplikatzeko CodeSyntax-eko Zaloa Etxaniz disenaitzaileak egin ditu egoitzapenak Mikel Larreategi informatikariarekin lankidetzan.
Orain 20 urte CodeSyntax-eko Maite Rementeria diseinatzaileak ezarri eta Gari Araolaza ingeniariak eraikitako webgunearen egituran aplikatu ziren oinarriak, ondoko urteetan Zaloa Etxanizek garbitu eta eguneratu zituenak, indarrean darraite: kabriola egiten ageri diren bi oinak logoan eta kolore gorriaren, zuriaren eta beltzaren arteko konbinazioa, Dantzan-en identitatearen parte direnak.
Dantzan bizi gara marka
Ezaugarriak
- Lema: Dantzan bizi gara.
- Tipografia: El Messiri.
- Koloreak: zuria, gorria (Pantone 186 C), eta beltza (%95).
- Png formatoan transparentziarekin.
Dantzan markaren egokitzapenak
Irudietan klik egin png-ak eskuratzeko.
Dantzan logo garbia
Irudietan klik egin png-ak eskuratzeko.



