Dantzan ari gara

2025/11/01
Dantzan ari gara
  • Nafarroako eskola publikoen Nize topaketan dantza eta festa euskal kulturgintza hezkuntza lantzeko gogoeta eta jardun-lerroen inguruko saioa eskaini dute Aritz Ibañez Eusko Kulturreko kideak eta Oier Araolaza Dantzan-ekoak Iruñean San Frantzisko eskolan, 2025eko otsailaren 26an.

  • Egunean Behin galdera-erantzunen jokoan protagonista izan da Dantzan 2025eko azaroko lehen astean. CodeSyntax enpresak (Dantzan.eus webgunea egiten duen berberak) garatzen duen jokoan 37.797 jokalarik 198.282 partida jokatu dituzte aste horretan eta jokoaren pantailan eskaintzen zen lotura jarraituz 931 klik bideratu dira dantzan.eus-era. Hemen dantzarekin lotuta aste horretan egin diren lau galderak eta jokalarien emaitzak.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare sailaren ekimenez eta Aranzadi Zientzia Elkartean Etnografia sailak koordinatuta Donostian ospatu den Gau Beltzaren inguruko jardunaldian parte hartu dugu Oier Araolazak gaiaren inguruko hitzaldia eskainiz eta mahai-inguruan parte hartuz.

Oier Araolazaren hitzaldia Gau Beltzaz, Donostia, 2025-10-21. Argazkia: Gaizka-Aranguren.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare sailarekin aholkularitza lanetan ari gara Ondare Inmaterialeko mahaia osatu eta horren funtzioak zehazteko plana lantzen. 2025eko martxoaren 25ean eratuko da mahaia.
  • Emakumeak Andoaingo axeri-dantzan eta euskal kulturan izandako bilakaera aztergai izan zen Bastero Kulturgunean, 2025-03-06an. Mahai-inguruan gonbidatu gisa parte hartu du Amaiur Aristik euskal dantzan eta generoan azken hamarkadetan izandako aldaketen berri emanez, besteak beste.

Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte mahai-ingurua, Andoain, 2025-03-06. Argazkia: Aiurri

  • Markina-Xemeinen euskal dantzaren inguruko formakuntza eskaini diete Dantzan-eko Gari Otamendik eta Oier Araolazak bertako Zerutxu dantza taldeko eta Abarka antzerki taldeko kideei, Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatuaren bidez, 2025-03-05.
Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatua Markinan, 2025-03-05. Argazkia: Gari Otamendi.
  • MUNIren Huhezi fakultatean irakasle ikasketak burutzen ari diren ikasleekin euskal dantzaren inguruko hitzaldia eta taller praktikoa eskaini dute Idoia Lahidalgak eta Oier Araolazak, Eskoriatzan, 2025-02-18an.

Idoia Lahidalga euskal dantzaz azalpenak ematen, Huhezi, 2025-02-18.

  • Mondragon Unibertsitatean eskaintzen den Euskal Kulturan Eragiletza Masterrean parte hartzen ari gara 2024-2025 ikasturtean ere euskal dantzaren inguruko saioak eskainiz.
  • "Euskal dantza, gorputz hizkuntza" eta "Korrotik pikutara", formakuntza eskaini dugu Gari Otamendi eta Oier Araolazak, Iparraldeko kontserbatorioan, Baiona, 2025-02-08

"Euskal dantza, gorputz hizkuntza" formakuntza, Gari Otamendi eta Oier Araolazarekin, Iparraldeko kontserbatorioan, Baiona, 2025-02-08.

Ateak Ireki, UIK, Beasain, 2024-06-25.

  • Euskarabenturan parte hartu dugu euskal dantza taller bat eginez ekimen horretan parte hartzen ari diren 120 gazteekin Urruñan, 2023-07-21.

Dantzan Euskarabenturan, Urruña, 2023-07-21.

  • Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan, Comahueko Unibertsitatean (bideoz), Viedma (Argentina), 2023-06-16.

Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan hitzaldia eskaini du Oier Araolazako Comahueko Unibertsitatean (bideoz), Viedma (Argentina), 2023-06-16.

  • Kultura Eskola programaren baitan dantza-jauzien ikastaroa eskaini du Gari Otamendik Pasaia-Lezoko Lizeoan. 2023-04-22.

Dantza-jauzien ikastaroa Pasaia-Lezoko Lizeoan, Kultura Eskola programan, 2023-04-18.

Veselica taldeko dantzariekin (batzuk falta dira) talde argazkia, St. Olaf, 2023-02-22.

  • Gipuzkoako Diputazioaren ekimenez Azpeitiko Dinamon eta San Agustin Kulturgunean ospatu den Kultura Saretzen jardunaldian Dantzagunea, Dantzan Ikasi eta Dantzan Ikasi Topaketak aurkeztu ditugu Fernando Saenz de Ugarte (Dantzaz) eta Oier Araolaza (Dantzan) Dantzagunea kudeatzen duen lan-taldeko kideek, 2022-12-15.

Dantzagunearen aurkezpena Kultura Saretzen programan, Azpeitia, San Agustin, 2022-12-15.

  • Euskal kultura hezkuntzan errotik integratzeko eskatu dugu hainbat kultur elkartek eta norbanakok, Berria, 2022-12-10. Marisa Barrenak ordezkatu du Dantzan agerraldian.

  • Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatua eskaini dugu Dantzan-eko Gari Otamendik eta Oier Araolazak Barakaldon, Ibarra-kaldu elkartean, 2022-11-25.

Korrotik Pikutara hitzaldi-dantzatua Gari Otamendi eta Oier Araolazarekin Barakaldon, Ibarra-kaldu, 2022-11-25.

  • Dantza tailerra eskaini dugu Galdakaoko Gandasegi eskolan DBH5 eta DBH6ko ikasleentzat Sormene euskal kulturaren programazioaren baitan, 2022-11-11.

Dantza tailerra Sormene jaialdian, Galdakao, 2022-11-11.

  • Dantzan, sareko baliabideak eta elkartearen jarduerak aurkeztu ditugu Maitaldiaren Focus Karibe - Euskal Herria topaketetan, “Des ressources pour conserver et partager ces répertoires” mahainguruan Amaiur Aristi eta Oier Araolazak, eta Ortzadarreko Karlos Irujo eta Mikel Lasarterekin Nafarrako dantzen atlasa aurkeztu dute. Gare du Midi, Miarritze, 2022-09-13.

 

  • “Euskal dantza eta generoa”, mahai-inguruan parte hartu dugu, Ihintza Irungarai, Alaia Cachenaut eta Oier Araolaza hizlari, eta Nora Arbelbide gidari arituz, EKE eta Eusko Ikaskuntzaren parte hartzearekin Miarritzeko mediatekak antolatu duen ekitaldian, 2022-09-02.

  • “Arteak eta Akademia” mahai-inguruan parte hartu dugu Ismael Manterola, Beñat Gaztelumendi eta Oier Araolaza hizlari, eta moderatzailea Zihara Enbeita. arituz, UEUk antolatuta eta online eskaini den saioan, 2022-06-21.

  • Euskarazko kulturaren transmisioa hezkuntza legean bermatzeko agerraldian parte hartu dugu, 2022-06-16.