Dokumentuaren akzioak
Dantza-kontuak Irulegi irratian
Aritz Ibañez, Josu Garate, Marie Agnes Gorostiage, Gari Otamendi eta Oier Araolaza. Donibane Garazi, 2019-05-25.
Hamabostean behin, euskal dantzaren inguruko albisteei eta dantzan.eus jorratzen ditugun gaiei leku egiten die Ondaiziela irratsaioak Irulegi irratian egiten duen. Marie Agnes Gorostiagerekin hasi zuen ibilbidea ekimen honek 2016an baina beste esataririk ere izan dugu bidelagun euskal uhinotan. Saio bakoitzean, elkarrizketa bakoitzean, dantzarako eta euskal ohiturentzat duen jakinmina, sentiberatasuna, jakintza eta zaletasuna agerian uzten ditu beti Marie Agnes Gorostiagek, beraz, gustura aritzen gara berarekin hizketaldi goxoan. Hona hemen orain arte jorratu ditugun gaien zerrenda:
2024-10-29 | Mikel Lasarte | Dantzatlas, Nafarroako dantza tradizionalen atlasa |
2024-10-15 | Sabin Bikandi | Danspirenaika Oztibarren |
2024-09-24 | Mikel Lasarte | Erriberako paloteatuen berreskuratze lanketa |
2024-09-17 | Jon Olazkuaga | Lekorneko kabalkadarako arropa berriak eta Maritzuli elkarte sare buru euskal departamentuan |
2024-09-03 | Aritz Ibañez | Duguna, San Ferminetako txupinazioa 2024 |
2024-06-18 | Gari Otamendi | Dantzagunea; Sortutakoak Tradizionala 10 |
2024-06-04 | Amaiur Aristi | Dantzan Topaketa 2024 |
2024-05-07 | Oier Araolaza | Dantza garaikidea eta kolonialismoa. Egil Bakkaren artikulua. |
2024-04-23 | Karlos Irujo | Garaziko errefuxiatuen kolonia |
2024-04-09 | Aritz Ibañez | Duguna, 75. urteurreneko agenda |
2024-03-26 | Mikel Sarriegi | "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordekotza ezkutua" |
2024-03-12 | Aritz Ibañez | Ganixak, Heraitzeko kaskarotak |
2024-02-27 | Oier Araolaza | Festa giroko dantzak: mahai-gainekoa eta banangoa |
2024-02-13 | Gari Otamendi | Donibane Lohizune, xirribikarien topaketa |
2024-01-30 | Josu Garate | Inauteri egutegia |
2024-01-16 | Oier Araolaza | Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea: Iñaki Beobide |
2023-12-19 | Iñaki Arregi | Ikerfolk-Argia Gipuzkoako Ondare Saria |
2023-12-05 | Aritz Ibañez | Duguna 75. urteurrena |
2023-11-21 | Oier Araolaza | Deba-mutriku zubiaren soka-dantza |
2023-11-07 | Aritz Ibañez | Euskararen oldarraldiaren kontrako soka-dantza |
2023-10-24 | Oier Araolaza | Dantza Hezkuntzan |
2023-09-26 | Unai Esturo | 2023 Dantzari Dantza Eguna, Abadiño |
2023-09-11 | Kepa Ogiza | Basauriko Dantza Agerketa 2023 |
2023-05-23 | Aritz Ibañez | Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz |
2023-05-09 | Ane Lamarka | Goizaldi, 75. urteurrena |
2023-04-25 | Aritz Ibañez | Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz eta dantzaren nazioarteko eguna |
2023-04-11 | Xabier Mendizabal | Gazte topaketak EDBren eskutik |
2023-02-28 | Oier Araolaza | Amerikara goaz geure borondatez |
2023-02-14 | Aritz Ibañez | Jalgi hadi dantzara! Jalgi hadi plazara! |
2023-01-17 | Amaiur Aristi | 2022ko 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak |
2022-12-13 | Pierre Latasa | Saint Pierre de Miquelonera egindako bidaia: bizipenak eta ekarpenak |
2022-11-29 | Manu Irastorza | Argentinan izandako formazio saioa eta soka-dantza |
2022-11-15 | Aritz Ibañez | "Pausoka dantzan" baliabide pedagogikoa |
2022-10-25 | Pierre Latasa | Begiraleak eta Saint Pierre de Miquelonen arteko hartu emanareko aukera |
2022-10-11 | Patxi Laborda | "Galtxetaburu" CD argitalpena: Beñat Irigoyenen ekarpena |
2022-09-27 | Oier Onaindia eta Iraide Antxia | Markina Xemeingo ezpata-dantza, lehen aldiz parekidea |
2022-09-13 | Jon Olazkuaga | Baionako kalostrako erakusketa: "Hiri Sartzea" |
2022-06-28 | Oier Araolaza | Emakumeak dantza tradizioetan (Kaxarranka, Bordon-dantza eta Oñati Korpus kapitain) eta gizonak desagertzen |
2022-06-13 | Gari Otamendi | Anexaren dohaintza Eresbilera eta web atariaren zabaltzea |
2022-05-31 | Mikel Sarriegi | “Azken dantza maisua” dokumentalaren estreinaldia Beasainen |
2022-05-18 | Josu Garate | Dantzan Ikasi Topaketak 2022 |
2022-05-03 | Jon Iruretagoiena | Zuberoako dantza modernoa; dantza irakaskuntza militarrean eta haren eragina |
2022-04-19 | Jon Olazkuaga | Euskal dantza sartu da Pariseko Arte Ederren Akademian Thierry Malandainen eskutik |
2022-04-05 | Arantza Ibarburu | Eltziego (Araba) eta Astigarraga (Gipuzkoa) herrien arteko dantza eta kultura topaketa |
2022-03-22 | Gari Otamendi | Sortutakoak Tradizionala 9 deialdia: sorkuntza, ikerketa eta material pedagogikoa |
2022-03-08 | Amaia Apezetxea | Martxoak 8, Donibane Lohizuneko Begrialeak taldearen eskutik Argiaren irradaka |
2022-02-22 | Bixente Hirigaray, Ihitz Iriart | Libertimenduen loraldia eta Hegoalderako jauzia: Baigorriko Libertimendua eta Iruñeko Iruinkokoa |
2022-02-08 | Oier Araolaza | Hendaiako ezpata-danztaren aitzakian, dantza-genero honen ingurukoak |
2022-01-25 | Josu Garate | Dantzan Ikasi, zertan da |
2022-01-11 | Amaiur Aristi | 2021eko 10 albiste/bideo ikusienak |
2021-12-14 | Patxi Laborda | Miña nai, galiziar emigrazioaren istorio dantzatua |
2021-11-30 | Jon Iruretagoiena | Claude Iruretagoienak euskal dantzen eta jantzien inguruan eginiko lana saritu du Eusko Ikaskuntzak |
2021-11-16 | Iñaki Ahedo | "Nondik Nora Folklorea?" seilu erakusketa Gasteizen |
2021-11-02 | Irati Garcia | Makila-dantzen nazioarteko I. kongresua Saloun |
2021-10-19 | Gari Otamendi | Jacinto Rivas “Elgeta” trikitilariaren inguruko komikia |
2021-10-05 | Ander Blasco | Portugaleteko XV. Folklore Azoka |
2021-09-21 | Joseba Ibarra | Basauriko XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa |
2021-06-22 | Jon Olazkuaga | Ipar Euskal Herriko festetako jantzien erakusketa Baionan Maritzuliren eskutik |
2021-06-08 | Sabin Bikandi | Eskola digitalaren esperientzia eta 2021-2022 ikasturtera begira aurrez aurreko eskolak Aikoren eskutik |
2021-05-25 | Amaiur Aristi, Aritz Ibañez, Maitane Eyheramonho | Covid-19a dela eta, segurtasun neurri eta arauen lasaitzearekin, eremu administratibo bakoitzaren "normaltasun" berria: emanaldiak, entseguak... |
2021-05-11 | Gari Otamendi | Dantzan Ikasi Topaketak 2021 |
2021-04-27 | Mikel Sarriegi | Iñaki Mugerza zendu berria, oritza eta errekonozimendu aldarrikapena |
2021-04-13 | Maite Irizar | Oñatz, 50. urteurrena eta ospakizun emanaldia pandemian Duguna eta Iurretako dantzariekin |
2021-03-30 | Oier Araolaza | Aurreskua Donibane Lohizunen 1939ko Aberri egunean, aurreskua eta agintariak. |
2021-03-16 | Oier Araolaza | Kontra-dantzak, kadrilak, dantza-jauzietan moduan urratsak markatzen ziren dantzan. |
2021-03-02 | Xabier Etxabe | Dantzariak aldizkaria, 65 |
2021-02-16 | Oier Araolaza | Ez-inauteriak |
2021-02-02 | Mikel Sarriegi | Paxatxo eta Goierri aldeko dantza-maisuen tradizioa |
2021-01-19 | Amaiur Aristi | EAEko ondare immaterialaren inbentarioa eta dantza tradizionalaren irudien digitalizazio eta tratamendu dokumentala |
2021-01-05 | Josu Garate | 2020ko 10 albiste/bideo ikusienak |
2020-12-08 | Jon Olazkuaga | Ezpata-dantzen inguruko erakusketa Miarritzen Maritzuliren eskutik |
2020-12-01 | Oier Araolaza | Olentzero eta haren inguruko lehiaketa Dantzan.eus-en |
2020-11-24 | Ion Celestino | Euskaraldirako abestia eta jazz-etik abiatuta dantza jauzien musikaren inguruan egindako lanketa |
2020-11-10 | Maialen Galarza | Urdiango kintoak |
2020-10-27 | Oihana Zamponi, Oier Araolaza, Aritz Ibañez |
Covid-19ak eraginez dantza taldeek bizi duten egeora, egunerokoa, eremu administratibo bakoitzaren berezitasunak... |
2020-10-13 | Unai Esturo | Jantzari Jantza dokumentala |
2020-09-29 | Sabin Bikandi | Aikoeskola abian jartzea |
2020-09-15 | Maialen Araolaza | Euskal dantza onuragarria da zahartzaroan |
2020-09-01 | Jon Olazkuaga | Baionan, Maritzulik ikusgai duen euskal jantzien inguruko erakusketa |
2020/06/23 | Oier Araolaza | Pandemiaren eraginaren aurrean moldatu diren tradizioak |
2020/06/09 | Gari Otamendi | Pandemiak eten duen dantza (II) |
2020/05/26 | Josu Garate | Pandemiak eten duen dantza (I) |
2020/05/12 | Oier Araolaza | Doktore-tesia, dantza unibertsitatean eta unibertsitatea dantzan, dantza eta generoa. |
2020/03/17 | Gari Otamendi | Gipuzkoako Danztaguneak antolatzen duen "Sortutakoak tradizionala" deialdiko azken irabazleak |
2020/02/25 | Oier Araolaza | Lantzeko inauteria ―1968-69ko Albillosen filma― eta mozorroa izendatzeko aldaerak |
2020/02/11 | Jon Olazkuaga | Pamperruque dantza |
2020/01/28 | Aritz Ibañez | Maskaradak urtez urte |
2020/01/15 | Josu Garate | 2019ko 10 albistea/bideo ikusienak |
2019/12/17 | Gari Otamendi | Sortutakoak tradizionala hautatutako proiektuak |
2019/11/05 | Oier Araolaza | Dantza eta ondare immateriala, jardunaldiaren ekarpenak |
2019/10/22 | Josu Garate | Soka-dantzaren inguruko Urbeltzen, Arregiren eta Sarriegiren hitzaldia |
2019/10/08 | Oier Araolaza | Dantza, festa eta ondarea jardunaldiaren iragarpena |
2019/09/24 | Patxi Laborda | Tuterako soka-dantza, Aurizperriko ingurutxoa eta Monteagudoko paloteadoa |
2019/09/09 | Telmo Esnal | Dantza pelikula |
2019/06/24 | Oier Araolaza | San Joan ospakizuna |
2019/06/11 | Josu Garate | Dantzerti: lehen promozioa |
2019/05/27 | Gari Otamendi | Dantza filma ARgentinan eta AEBtan |
2019/05/13 | Iñaki Arrregi | Martin Zalakain |
2019/04/15 | Josu Garate | -Anberesko ezpata-dantzaren 50. urteurrena -Dantzan ikasi: Lantz-eko zortzikoari eta Sabin Egiguren |
2019/04/01 | Aritz Ibañez | Iruinkokoaren balorazioa |
2019/03/18 | Oier Araolaza | Emakumeak eta dantza hitzaldia Donapaleun martxoaren 22an |
2019/03/04 | Gari Otamendi | DAntza filmak 10 aste pantailetan |
2019/02/18 | Aritz Ibañez | Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskaldunak |
2019/02/04 | Josu Garate | Inauterien datak eta egutegi gora-beherak |
2019/01/21 | Oier Araolaza | Biarritz 1934 euskal dantza emanaldi baten filma aurkitu da |
2019/01/07 | Josu Garate | 10 albiste eta bideo ikusienak |
2018/12/10 | Oier Araolaza | dantza, kirola, osasuna eta generoa |
2018/11/26 | Aritz Ibañez | Ehun urteko sokaren korapiloa |
2018/11/12 | Gari Otamendi | gerra-hotza folkloreaz eta kultura tradizionalen (bir)sorkuntzaz |
2018/10/29 | Josu Garate | Fandangoa eta arin-arinarekin jolasten |
2018/10/15 | Oier Araolaza | Euskal dantzan nazionalaz mutxiko egunaren biharamunean |
2018/10/01 | Aritz Ibañez | Muxikoaren eguna, EKEren fitxak, Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena eta dantzak |
2018/09/17 | Gari Otamendi | Dantza pelikula |
2018/09/03 | Josu Garate | Gaztemundu |
2018/05/30 | Oier Araolaza | Besta Berri |
2018/05/18 | Aritz Ibañez | Ezpalak eta helduen dantza-jauziak Müsikaren egünean |
2018/05/04 | Oier Araolaza | Heleta 1958 fandangoa eta pasodoblea: kwai ibaiaren zubiaren martxa |
2018/04/20 | Gari Otamendi | Dantza -etxeak eta Dantzagunea |
2018/04/05 | Josu Garate | Azken argitalpenen errepasoa |
2018/03/23 | Gari Otamendi | Musikariak dantzariak dira |
2018/03/09 | Oier Araolaza | Marian Arregi |
2018/02/23 | Aritz Ibañez | Libertimendua? |
2018/01/13 | Josu Garate | dantzan-eko 2017ko albiste eta bideo ikusienak |
2017/11/10 | Jon Iruretagoiena | San Martin ezpata-dantza |
2017/10/26 | Oier Araolaza | Arimen gaua |
2017/10/14 | Gari Otamendi | Martin Zalakain |
2017/09/30 | Oier Araolaza | Santurtzi 1921 / Emakumeak ezpata-dantzari egunean |
2017/09/10 | Aritz Ibañez | Joanikot pastorala |
2017/06/09 | Oier Araolaza | Korpus / Besta Berri |
2017/05/27 | Aritz Ibañez | Ezpalak |
2017/04/14 | Josu Garate | Jose Inazio Sarasua |
2017/02/24 | Josu Garate | puska biltzeak, eske errondak inauterietan |
2017/02/10 | Oier Araolaza | Zaldikoak, Anhauzeko eta Garaziko zaldikoak |
2017/01/27 | Aritz Ibañez | Manexaren gida |
2017/01/13 | Gari Otamendi | Donostiako danborrada eta inauteri zikloa |
2016/12/10 | Oier Araolaza | Potxuak, emakumeen aurreskua, Santurtzi |
2016/11/11 | Jon Iruretagoiena | Nundik nora, San Martin ezpata-dantza |
2016/10/21 | Josu Garate | Faustin Bentaberri 1978 |
2016/10/07 | Xabier Itzaina | Kabalkadak |
2016/09/23 | Aritz Ibañez | San Migel jaiak |
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan
Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:
- Formazioa. Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez.
- Kudeaketa. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.
- Dokumentazioa. Euskal dantzaren artxibora begira euskal dantzaren milatik gora bideo-zinta digitalizatu eta dokumentatu ditugu.
- Ondare immateriala inbentariatzeko lanetan euskal dantzen fitxak egiten parte hartu dugu Zatak elkartearekin lankidetzan.
- Hitzaldiak. Euskal dantza eta kultura tradizionalaren inguruko hitzaldiak eskaintzen ditugu.
- Dantza ekitaldiak. Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste.
- Aholkularitza. Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen dugu, bai emailez, bai telefonoz (943 53 04 40), bai Eibarren (Ubitxa 16 behea) dugun bulego nagusian.
- Komunikazioa. Dantzanen jarduerak oihartzuna du beste eremu eta medioetan, eta besteak beste Irulegi irratiarekin lankidetzan aritzen gara dantza-kontuan uhinetan zabaltzen.
- Dantzan. Dantzan elkartea 2020an: dantza sustatu eta hedatzeko lanak
- Marka. Dantzan markaren irudiak eta logoak.
- Dantzan.eus. Azken berrikuntza teknikoak eta aldaketak webgunean.
Dantzan
Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com