Audioak

Oinak Arin 04: Dantzertiz solasean

Dantzan 2025/10/30 07:00

Dantzaren arlo akademikoak hartu du erdigunea gaurko saioan. Dantzerti, arte dramatiko eta dantzaren goi mailako eskola da eta aurten bertan hasi den Ibai Romero eta aurten ikasketak bukatu dituen Nagore Tamayo izan ditugu gonbidatu.

Irakurri gehiago

Kontrapas 006 Izaskun Beraza

Dantzan 2025/06/12 07:16

2025 honetan urteurren bikoitza ospatzen ari da Andoaingo axeri-dantza. Berreskuratu zutela 50 urte dira aurten. Emakumeak ere parte hartzen hasi zirenetik, aldiz, 25 urte. Axerien buru da Izaskun Beraza Ormazabal (Andoain, 1984) eta berak azaldu dizkigu herriaren ondaretzat duen dantza honen zoko-mokoak.

Irakurri gehiago

Kontrapas 005 Patxi Larralde

Dantzan 2025/05/08 07:05

Juan Inazio Iztuetak zioen dantza-maisu onak txistua jotzen ere jakin behar zuela eta bi dohain horiek betetzen ditu Patxi Larralde Elizaldek (Arizkun, 1966). Garai bateko dantza-maisuen soka luze horren azken-aurreko katebegia dugu, beraz.

Irakurri gehiago

Kontrapas 004 Mikel Sarriegi

Dantzan 2025/04/10 10:45

Ondare ez materiala (dantza adibidez) ondare materiala zaintzeko erabiltzen dugun irizpide zientifiko berarekin zaindu eta berreraiki beharko genukeela esanez hasi du bere hitzaspertua Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, 1965) dantzariak.

Irakurri gehiago

Kontrapas 002 Antton Luku

Dantzan 2025/02/07 07:00

Irakasle, antzerkigile, idazle, dantzari eta orohar, xaxatzaile da Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, AEB, 1959). Nafarroa Behereko eta Lapurdiko inauteri adierazpena den Libertimenduaren berpizatile nagusia dugu bera.

Irakurri gehiago

Kontrapas 001 Ihitz Iriart

Dantzan 2025/01/09 09:00

Kantari, pastoral errejent, dantzari eta hamaika kultur-proiekturen bultzatzaile da Ihitz Iriart Casenave (Aloze, 1987). Gure herri kulturaren ikuspegi zabal horretako talaiatik aritu zaigu.

Irakurri gehiago

Efemeridea: Marian Arregi

Dantzan 2024/03/08 09:45

Marian Arregi musikari eta dantzariaren heriotzaren 6. urteurrenean Marie Agnes Gorostiagek Euskal Irratietan egindako efemeridea Argia dantzari taldeko arduradunetako baten ibilbidea eta ekarpenak oroituz. Marian Arregi, Efemeridea, Marie Agnes Gorostiage, Euskal Irratiak, 2024-03-05.

Irakurri gehiago

Emazteak pastoraletik kanporatürik izan ziren elizaren ganik 1796an

Dantzan 2022/03/25 08:22

Xiberoko Boza: Emazteak hatsarretik pastoraletan parte harzale izan dira. Hori dü probatzen « l’évolution du droit des femmes dans la pastorale » Emilie Sentucq mauletarrak lantü düan tesia. Ezkiribü zaharren lantzeaz gain, oraiko kültür parte harzalekin hanitx mintzatü da tesia horren lantzeko. Dokümental baten lantzen ari da ere « Simone VEIL » pastoralaz. Gaur, Baionako euskal museoan mintzaldi bat proposatüko dü Emilie Sentucqek arrestiriko 6tan

Irakurri gehiago

Marmutx intsektuak eta inauteri dantza

Dantzan 2022/02/07 11:59

Entzule batek marmutx hitzaren harira Juan Antonio Urbeltzen mozorroen eta zomorroen azalpena eskaintzen du, marmutxak intsektuak eta inauteri mozorroak ere izan daitezkeela. Jakoba Errekondok ezagutzen duen azalpena eta bat datorrela erantzuten du. Euskadi Irratia, Landaberri, 2022-02-05.

Irakurri gehiago

"Errimak bi oinetan" eskainiko du Bertsoaroak gaur

Dantzan 2020/11/25 12:25

Dantza eta bertso ikuskizuna ekainiko dute astearte honetan Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan, Bertsoaroaren azkenaurreko saioan. Bertsolari ezagunen bertso jarriak, Igela bandak musikatuak eta Haatik dantza taldeko bost dantzarik eszenatokira eramandakoak. Halakoa da ikuskizun berezi hau, Aiert Beobide dantzariak adierazi digunez.

Irakurri gehiago

Jon Iruretagoiena balletaz eta dantzaz Zubiak irratsaioan

Dantzan 2019/07/02 12:07

Hogeita zortzi urte daramatza dantzan Jon Iruretagoienak. Ume-umetatik dantza mundua oso gertuko izan du, aita dantzaria eta dantza-maisua izanda, bera ere segituan erori zela dantzara dio eta hor jarraitzen du. Balletaz eta dantzaz aritu da Iruretagoiena Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatutako Zubiak irratsaioan.

Irakurri gehiago

Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa

Dantzan 2019/05/30 06:21

Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa egin dute Arratsean programan, maiatzak 24 ostiralean- Arratsaldeko 20:30etan, Euskadi Irratian, Urbeltzen dantza ganbarari buruzko erreportaje ederra eskaini dute, elkarrizketak Juanan Urbeltz, Mikel Urbeltz, Maider Urbeltz, Ander Blasco, dantzazaleak, tartean doinu dezente entzuteko aukera dago.

Irakurri gehiago