Orain arteko ekarpenak

Eszenatik Gardeko plazara

2024/03/19

Eszenatik Gardeko plazara
1968an Iruñeko Hiru Erregeen hotelean zita egin genuen Izabako Justa Labairu 80 urteko emakumearekin eta bere semearekin. Pepe Estornesek eman zigun bere kontaktua eta, Marian eta biok, Mikel Lizartza eta Xabier Zuazu irundarra bildu ginen Labairurekin. Zuazuk super 8ko kamera batekin grabatu zuen...

Gehiago irakurri

Keinua eta neurritasuna

2024/03/12

Keinua eta neurritasuna
Iturenen bertako soka-dantza ikasten egon ginenean, borda bateko lastategian lo egin genuen Marianek eta biok. Gogoratu nuen Ramon Menendez Pidal eta bere emazte Maria Goirik, haien eztei-bidaian, El Cid-en ibilbidea egin zutela. Horrelako kontuak oso iradokitzaileak ziren niretako. Marianekin Bas...

Gehiago irakurri

Ingurutxoen lurraldean

2024/03/05

Ingurutxoen lurraldean
Marianen etxean sarri aipatua zen Leitzako ingurutxoa. Batez ere bere amak, Brigida Sarasolak eman zigun horren berri, eta beraz, ezaguna genuen. Marianek berak ingurutxoa nahikoa menperatua zuen, udaro joaten baitziren amaren herrira. Lehen informatzaileak senideak izan genituen. Marianen izeba A...

Gehiago irakurri

Landa-lanetik, sorkuntzara jauzi

2024/02/27

Landa-lanetik, sorkuntzara jauzi
1968. Hango eta hemengo dantza ohiturak biltzeko landa-lan betean dira Argiako kideak. Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa… herrira joan, bertako dantzari jendearekin batzartu eta haien iturritik edan. Bildu, bildu eta bildu. Dantzak jatorrizkotik ahalik eta fidelen eszenaratzen saiatzen dira, baina, zer ...

Gehiago irakurri

Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu

2024/02/20

Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu
Guk gaur eguneko euskaldun bezela dantza egiteko modua arkitu nahi dugu, baiñan ortarako lehengo gure dantza zaharrak aztertu ta inbestigatu nahi ditugu. 1967ko otsaila. Rikardo Arregik elkarrizketatu du Juan Antonio Urbeltz Zeruko Argian eta Argia dantzari taldearen lan eta asmoak izan dituz...

Gehiago irakurri

Biba bobo!

2024/02/06

Biba bobo!
Otsagabiko boboaren jantzia zoragarria da. Erdi Aroan gisa horretako pertsonaiek zeramaten jantzi tradizionala da goitik behera, koloreetako gurutze arlekinatuekin. Maskara berezia ere badu, atzean beltza, aurrean zuria. Julio Caro Barojaren esanetan, Jano jainkoa irudika lezake maskara horrek. Ren...

Gehiago irakurri

Aunitz urtez!

2024/01/30

Aunitz urtez!
Lourdes Iriondo, Nekane Oiarbide, Xabier Lete, Benito Lertxundi… ateratzen ziren dantzara eta taldea Argiako 6 dantzarik osatzen zuten. Bilantzikoa eta Hiru puntukoa dantzatzen zuten. Kantariek oso ongi ikasi zuten dantzan, eta egiten zuten hari ukitu transzendentea eman zion dantzak. Dantza xaloa...

Gehiago irakurri

Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia

2024/01/23

Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
Vicente Telletxea zen Lesakako alkatea garaitsu hartan. Bere ama Lintzoaingoa zen, nire aitaren aldeko familiaren herrikoa. Horregatik eta Donostiatik gertu baitzen joan ginen Lesakara, bertako dantzak ikastera. Euskal dantzaren alorrean, Nafarroa erdigune kultural bilakatzeko gure gogoa ere hor z...

Gehiago irakurri

Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle

2024/01/16

Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
Nire denboretan entzuna nuen Durangaldeko ezpata-dantzari taldeen artean, Berrizkoa enblematikoa zela. Haien dantza bilduma ikusgarria zen. Dantzakera ikaragarri bizia zuten. 1965, Zornotza. Marian Arregi dantza-solteko txapelketan parte hartzera doa. Han elkartu dira Marian bera eta Juan Anton...

Gehiago irakurri

Ezagutzaren bila

2024/01/09

Ezagutzaren bila
Jadanik aipatua dugu baina 1965ean Jerusalemgo Hebrear unibertsitateko dantza taldearekin topo egin genuenean, konturatu ginen bai haiek baina baita beste askok ere, hamaika herri kurrituak zituztela jatorrizko iturrien bila. Orduan, mugitu beharra zegoela erabaki genuen eta landa-lanerako plan b...

Gehiago irakurri