Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Argiaren Itzala Ezagutzaren bila

Dokumentuaren akzioak

Ezagutzaren bila

2024/01/09 09:15
Ezagutzaren bila

Argia dantzari taldearen emanaldia Atharratzen. 1966. Eskuinean, jertse beltzez, Juan Antonio Urbeltz, koadernoa eskuan

Jadanik aipatua dugu baina 1965ean Jerusalemgo Hebrear unibertsitateko dantza taldearekin topo egin genuenean, konturatu ginen bai haiek baina baita beste askok ere, hamaika herri kurrituak zituztela jatorrizko iturrien bila. Orduan, mugitu beharra zegoela erabaki genuen eta landa-lanerako plan bat prestatu nuen helburu horrekin.

La hoja del lunes - Argiari buruz
Hoja del lunes de San Sebastian. 1971-09-27. Jose Artetxeren artikuluaren pasartea

Dantzaren ikerketari metodo zientifikoa erabiliz ekiteko premia sentitu dute Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, egoera, hain zuzen guztiz alderantzizkoa baita. Gerraosteak kultura basamortua utzi du kalte-ordaintzat. Batetik, garaian gauzatzen ari den etnografiak ez dio erreparatuko tradiziozko dantzaren alorrari, edo egitekotan, funts handirik gabe izanen da. Bestetik, forman, azalekoa den horretan, bakarrik ardazten den paradigma indarrean da eta horren gabeziez konturatzen dira senar-emazteak.

Garaiko hainbat dantza-maisuk folkloreari buruzko ezagutza xelebrea zuten. Dena pasatzen zuten balletaren galbahetik, haien estatusa handiagotzeko bide egokia izan zitekeela iritzita. Guk beste molde batzuk jorratu genituen. Iragana ulertu nahi genuen orainaldian ekiteko. Dantzaren alorreko hainbat jende berehala konturatu zen zein zen gure norabidea eta gure hitzaldietara etortzen ziren oharrak hartu eta ihardesteko asmoz. Baina guk banan-banan kurrituak genituen herri guztiak eta amets bat genuen gauzatzeko.

Amets horrek hainbat ardatz izan zituen eta horietan garrantzitsuenetako bat, Nafarroa euskal kultura tradizionalaren erdigunean jartzearena.

Gerra aurreko jeltzaleen kultura politikak —ezpata-dantzariekin eta abar— Nafarroa joko-zelaitik kanpo utzi zuen. Gure lehentasuna hutsune hura betetzea izan zen, jardun-esparru bat sortzea. Hartara, gure erroak ahalik eta eremu zabalenera zabaldu nahi izateak ez zigun ahalbidetzen ikertzen genuen errepertorio bakoitzaren sakonenera heltzea. Helburua ez zen izan, adibidez, Baztango mutil-dantza guztiak ikastea, baina bai multzo esanguratsu bat menperatzea. Helburua ez zen izan bildu genituen hamarnaka ingurutxoak plazaratzea, Leitza eta Iribaskoarekin aski genuen gure emanaldietarako. Baina gure fokua dantza errepertorio jakin batzuetan jartzeak berak, ekarri zuen errepertorio horiekiko interes zabalagoa. Bidea zabaldu genuen eta halaber bide eman genien beste pertsona batzuei gu heltzen ez ginen esparruak haiek iker zitzaten.

1965, Donostia. Euskararen festa ospatzen da Easo Ederrean eta Berrizko dantzariak bertan dantzatzera gonbidatuak izan dira. Emanaldiaren ondotik, indarrak berriz biltzeko mokadu bat jatera gonbidatu dituzte Argiako dantzariek, Santiren baserrian. Goxoki pasa da hitzordua. Dantzen bilketa eta ikasketaren bide liluragarria nonbaitetik hasi behar eta, Berriz-en abiatuko dutela adostu dute.

 

 

Argiaren itzala Argia dantzari taldearen lan-moduak eta ekarpenak ezagutzera emateko, Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa sorta bat da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Argiaren Itzala

Argiaren Itzala

Argia dantzari taldearen lan-moduak, ekarpenak eta berrikuntzak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea du helburu proiektu honek.

Juan Antonio Urbeltzekin izandako zenbait elkarrizketa daude proiektu honen oinarrian. Argiaren ibilbidean kide izan dituen Xabier Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketa hauetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez. Transkripzio eta edizio lanak Aritz Ibañezek egin ditu, eta azken lan horietan Oier Araolazak ere parte hartu du.

Euskokultur Fundazioa, Ikerfolk eta Dantzan elkarteak ari dira elkarlanean Gipuzkoako Diputazioren Kultur sailaren babesa duen proiektu honetan.

1 - Argiaren itzala

2 - ...eta Argia egin zen

3 - Aire zahar huntan 

4 - Argia, Ez Dok Amaiuru dantzan

5 - Oteizaren postala

6 - Euskaldunon zerua

7 - Sinboloen interpretaziorako gidariak

8 - Flageldarren sarean

9 - Itakatik urrunduz hasi da bidaia

10 - Mundu ezezagunetarako bidaia

11 - Oro ez da urre

12 - Paparreko tintinlariak eta paperezko liliak

13 - Hungariar poeten kantuak primaderari

14 - Bihotzarekin dantzatua

15 - Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa

16 - Ezagutzaren bila

17 - Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle

18 - Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia

19 - Aunitz Urtez!

20- Biba bobo!

21- Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu

22- Ingurutxoen lurraldean

23- Landa lanetik sorkuntzara jauzi

 

 

 

Giouzkoako Diputazioa - Kultur departementua. Logoa