Dokumentuaren akzioak
Argiaren itzala
Argia dantzari taldea, Donostiko Euskal Jaiak, 1971. Argazkia: CC-BY-AT Javier Garayalde - Guregipuzkoa.eus
Argia dantzari taldearen lan-moduak, euskal tradizio koreografikoen inguruko ikerketak, ekarpenak eta sormen munduaren inguruko gogoetak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea da blog honen xedea. Marian Arregirekin batera egindako ibilbideaz Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketetan oinarritua dago proiektu hau. Xabier Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez.
Ez da lehen aldia Argiaren oinarri teorikoak, lan-moduak eta dantzaren alorrean egindako ibilbidea laburbiltzeko ariketa egiten dena.
Juan Antonio Urbeltzek berak, Marian Arregirekin batera egindako ibilbideari errepasoa eman zion 2001ean argitaratutako Euskal dantza. Sinboloen inguruan liburuan jasotako Argia oroitzapen gisa artikuluan.
2005. urtean, Arregi eta Urbeltz Argiarekin lanean hasi zireneko 40. urteurrenean, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi dantza-maisuek Oroimenaren haritik testua ere argitaratu zuten, Argia eta Ikerfolkek egindako ekarpenak osatzen jarraitzeko asmoz.
Puzlearen piezak nola, kontakizun horren pusketak ere dira honako mintzaldien kronikak: Sorkuntza tradizioan: Argiaren ibilbideaz Urbeltz eta Arregi edo Ez dok Amairu eta dantza.
- Argia oroitzapen gisa
- Oroimenaren haritik
- Sorkuntza tradizioan: Argiaren ibilbideaz Urbeltz eta Arregi
- Ez dok Amairu eta dantza
Lan horietan azaldutakoa osatzera datoz hemen argitaratuko ditugun sarrerak:
- 1- Argiaren itzala
- 2 - ...eta Argia egin zen
- 3 - Aire zahar huntan
- 4 - Argia, Ez Dok Amaiuru dantzan
- 5 - Oteizaren postala
- 6 - Euskaldunon zerua
- 7- Sinboloen interpretaziorako gidariak
- 8- Flageldarren sarean
- 9- Itakatik urrunduz hasi da bidaia
- 10- Mundu ezezagunetarako bidaia
- 11- Oro ez da urre
- 12- Paparreko tintinlariak eta paperezko liliak
- 13- Hungariar poeten kantuak primaderari
- 14- Bihotzarekin dantzatua
- 15- Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa
- 16- Ezagutzaren bila
- 17- Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
- 18 - Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
- 19 - Aunitz Urtez
- 20- Biba bobo!
- 21- Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu
- 22- Ingurutxoen lurraldean
- 23- Landa lanetik sorkuntzara jauzi
- ...
Argiaren itzala Argia dantzari taldearen lan-moduak eta ekarpenak ezagutzera emateko, Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa sorta bat da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Argiaren Itzala
Argia dantzari taldearen lan-moduak, ekarpenak eta berrikuntzak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea du helburu proiektu honek.
Juan Antonio Urbeltzekin izandako zenbait elkarrizketa daude proiektu honen oinarrian. Argiaren ibilbidean kide izan dituen Xabier Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketa hauetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez. Transkripzio eta edizio lanak Aritz Ibañezek egin ditu, eta azken lan horietan Oier Araolazak ere parte hartu du.
Euskokultur Fundazioa, Ikerfolk eta Dantzan elkarteak ari dira elkarlanean Gipuzkoako Diputazioren Kultur sailaren babesa duen proiektu honetan.
4 - Argia, Ez Dok Amaiuru dantzan
7 - Sinboloen interpretaziorako gidariak
9 - Itakatik urrunduz hasi da bidaia
10 - Mundu ezezagunetarako bidaia
12 - Paparreko tintinlariak eta paperezko liliak
13 - Hungariar poeten kantuak primaderari
15 - Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa
17 - Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
18 - Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
21- Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu
23- Landa lanetik sorkuntzara jauzi