Orain arteko ekarpenak
Eszenatik Gardeko plazara
2024/03/19
1968an Iruñeko Hiru Erregeen hotelean zita egin genuen Izabako Justa Labairu 80 urteko emakumearekin eta bere semearekin. Pepe Estornesek eman zigun bere kontaktua eta, Marian eta biok, Mikel Lizartza eta Xabier Zuazu irundarra bildu ginen Labairurekin. Zuazuk super 8ko kamera batekin grabatu zuen...
Keinua eta neurritasuna
2024/03/12
Iturenen bertako soka-dantza ikasten egon ginenean, borda bateko lastategian lo egin genuen Marianek eta biok. Gogoratu nuen Ramon Menendez Pidal eta bere emazte Maria Goirik, haien eztei-bidaian, El Cid-en ibilbidea egin zutela. Horrelako kontuak oso iradokitzaileak ziren niretako. Marianekin Bas...
Ingurutxoen lurraldean
2024/03/05
Marianen etxean sarri aipatua zen Leitzako ingurutxoa. Batez ere bere amak, Brigida Sarasolak eman zigun horren berri, eta beraz, ezaguna genuen. Marianek berak ingurutxoa nahikoa menperatua zuen, udaro joaten baitziren amaren herrira. Lehen informatzaileak senideak izan genituen. Marianen izeba A...
Landa-lanetik, sorkuntzara jauzi
2024/02/27
1968. Hango eta hemengo dantza ohiturak biltzeko landa-lan betean dira Argiako kideak. Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa… herrira joan, bertako dantzari jendearekin batzartu eta haien iturritik edan. Bildu, bildu eta bildu. Dantzak jatorrizkotik ahalik eta fidelen eszenaratzen saiatzen dira, baina, zer ...
Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu
2024/02/20
Guk gaur eguneko euskaldun bezela dantza egiteko modua arkitu nahi dugu, baiñan ortarako lehengo gure dantza zaharrak aztertu ta inbestigatu nahi ditugu.
1967ko otsaila. Rikardo Arregik elkarrizketatu du Juan Antonio Urbeltz Zeruko Argian eta Argia dantzari taldearen lan eta asmoak izan dituz...
Biba bobo!
2024/02/06
Otsagabiko boboaren jantzia zoragarria da. Erdi Aroan gisa horretako pertsonaiek zeramaten jantzi tradizionala da goitik behera, koloreetako gurutze arlekinatuekin. Maskara berezia ere badu, atzean beltza, aurrean zuria. Julio Caro Barojaren esanetan, Jano jainkoa irudika lezake maskara horrek. Ren...
Aunitz urtez!
2024/01/30
Lourdes Iriondo, Nekane Oiarbide, Xabier Lete, Benito Lertxundi… ateratzen ziren dantzara eta taldea Argiako 6 dantzarik osatzen zuten. Bilantzikoa eta Hiru puntukoa dantzatzen zuten. Kantariek oso ongi ikasi zuten dantzan, eta egiten zuten hari ukitu transzendentea eman zion dantzak. Dantza xaloa...
Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
2024/01/23
Vicente Telletxea zen Lesakako alkatea garaitsu hartan. Bere ama Lintzoaingoa zen, nire aitaren aldeko familiaren herrikoa. Horregatik eta Donostiatik gertu baitzen joan ginen Lesakara, bertako dantzak ikastera. Euskal dantzaren alorrean, Nafarroa erdigune kultural bilakatzeko gure gogoa ere hor z...
Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
2024/01/16
Nire denboretan entzuna nuen Durangaldeko ezpata-dantzari taldeen artean, Berrizkoa enblematikoa zela. Haien dantza bilduma ikusgarria zen. Dantzakera ikaragarri bizia zuten.
1965, Zornotza. Marian Arregi dantza-solteko txapelketan parte hartzera doa. Han elkartu dira Marian bera eta Juan Anton...
Ezagutzaren bila
2024/01/09
Jadanik aipatua dugu baina 1965ean Jerusalemgo Hebrear unibertsitateko dantza taldearekin topo egin genuenean, konturatu ginen bai haiek baina baita beste askok ere, hamaika herri kurrituak zituztela jatorrizko iturrien bila. Orduan, mugitu beharra zegoela erabaki genuen eta landa-lanerako plan b...