Oinak Arin

Oinak Arin

Ataria Irratian ekoizten den 'Oinak Arin' programako saioak biltzen dira honako podcast honetan. Xanti Nazabal dantzari eta musikariak gidatzen du dantzaren inguruko elkarrizketaz osatutako saioa, behingoz oinak alde batera utzita mingaina jarriz dantzan, berea eta gonbidatuena.

Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da eta Dantzan elkarteak hitzarmena sinatu du Tolosaldeko Komunikazio Taldearekin dantzari buruzko irratsaio horiek Dantzan.eus-en entzun ahal izateko.

Oinak Arin 08: Galtzear zegoena, gaurkotuta eta ondorengoentzat baliagarri

2025/01/09

Mikel Sarriegik “Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua” ikerlana argitaratu zuela bi urte dira. Hemen lanaren inguruan Xanti Nazabalek Ataria Irratiko Oinak Arin saioan egin zion elkarrizketa.

Oinak Arin 07: Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

2025/01/09

Abaltzisketa, Amezketa eta Lizartzako inauterien eta bertako dantzen jatorriaz, bilakaeraz eta transmisioaz aritu ziren Maialen Senperena, Julen Otamendi eta Josune Zubeldia Xanti Nazabalek gidatutako Oinak arin irratsaioan.

Oinak Arin 06: Belaunaldi arteko dantza ohiturez solasean

2025/01/09

Gizakiak dibertsiorako tresna bezala dantza betidanik erabili izan du. Gaurkoan belaunaldi ezberdinen dibertsiorako dantza ohiturez hitz egin dugu.

Oinak Arin 05: Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia

2025/01/09

San Martin jaietan izaten den oilasko biltzea Amasan eta horren bueltako dantzak eta jokoak izan ditugu hizketa gai.

Oinak Arin 04: Dantzertiz solasean

2025/01/09

Dantzaren arlo akademikoak hartu du erdigunea gaurko saioan. Dantzerti, arte dramatiko eta dantzaren goi mailako eskola da eta aurten bertan hasi den Ibai Romero eta aurten ikasketak bukatu dituen Nagore Tamayo izan ditugu gonbidatu.

Oinak Arin 03: Erromerien bueltako solasaldia

2025/01/09

'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala. Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.

Oinak Arin 02: Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra

2025/01/09

Ikasturtea ondo bukatzeko gaurko Oinak Arin saioan gonbidatu berezia izan dugu: Idaho estatuko (AEB) Boise hiriburuko Madalen Bieter dantzaria.

Oinak Arin 01: San Joan eguneko Bordon-dantzaz

2025/01/09

Tolosako San Joan egunaz eta bertan dantzatzen den bordon-dantzaz aritu gara Itzea Urkizu eta Josu Artutxarekin.