Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Podcastak Oinak Arin Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

Dokumentuaren akzioak

Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

2026/02/27 10:45
Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

Abaltzisketa, Amezketa eta Lizartzako inauterien eta bertako dantzen jatorriaz, bilakaeraz eta transmisioaz aritu ziren Maialen Senperena, Julen Otamendi eta Josune Zubeldia Xanti Nazabalek gidatutako Oinak arin irratsaioan.

Josune Zubeldia lizartzarrarekin, Julen Otamendi 'Txino' amezketarrarekin eta Maialen Senperena abaltzisketarrarekin aritu zen Xanti Nazabal Tolosaldeko hiru herrietako inauteriez.

Tolosaldeak, Tolosaz gain, beste hainbat herritan ere ospatzen dira inauteriak. Tolosakoak ezagunenak direla egia da, baina inauterien jatorrizko izaera hori, naturarekin lotura estua duena, hobeto gordetzen dute beste zenbait herritan.

Inauteri horietako batzuetan, dantzak garrantzia handia dauka, inauteri dantza propioak gordetzen baitituzte. Lizartza, Amezketa eta Abaltzisketa dira herri horiek. Lizartzan, bertako inauteri dantza-sorta daukate, Amezketan talai-dantza, eta Abaltzisketan txantxo-dantza. 

2023-01-24an argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Jarri audio hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.