Oinak Arin 02: Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra

2025/07/17

Ikasturtea ondo bukatzeko gaurko Oinak Arin saioan gonbidatu berezia izan dugu: Idaho estatuko (AEB) Boise hiriburuko Madalen Bieter dantzaria.

Oinak Arin 02: Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra

Euskaldun amerikarra da bera, Boiseko Oinkari dantza taldeko kidea eta Euskal Herrian zehar egin berri duten bira aprobetxatu dugu berarekin egoteko. Dantzaz gain Boiseko euskal komunitatearen inguruan ere aritu gara solasean.

2023-07-11n argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu