Orain arteko ekarpenak
Dantzan bizi gara. Eta zu?
2022/05/17
Dantzan markaren eguneratzearekin batera Dantzan babesteko gonbidapen irudiak ere berritu ditu Erkuden Mendizabal diseinatzaileak. Dantzan bizi - bizi dantzan logoak ere berak eginak ziren eta haiek egindako bidea kontuan hartuta arrastoari jarraitzeko eskaera egin diogu.
Oraingo lema Dantzan...
'Dantzan'-en ekarpena babesten jarraitu nahi dugu
2022/01/14
Orain urtebete konpromisoa hartu genuen, 2021an babesleen figura eta ekarpenak berraztertzeko: babesle-taldearen funtzioa, lekua, perfila, ekarpenak... Bada, abenduaren 3an bildu ginen babes-kuoten sitema martxan jarri genuen taldetxoa.
Honakoak aipatu / adostu genituen:
Babesle-kuotekin...
Dantzan.com-ek 99 babesle
2013/05/09
Bi hilabeteotan dantzan.com-en 99 erabiltzailek erantzun diozue babesle kuoten proposamenari. Eskertzekoa da zuen laguntzeko prestutasuna. Halere, proposamen honen bultzatzaileok uste dugu babesle gehiago bil gaitezkeela dantzan.com-en alde. Listoia gorago daukagu jarrita, baina momentuz, erronka txiki-txiki bat: 100 baietz!!
Dantzan.com-ek 83 babesle
2013/04/08
Kanpaina abian jarri eta hilabetean, 83 pertsona eta elkartek eman dugu urratsa dantzan.com diruz laguntzeko, Euskal Herriko herrialde guztietakoak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroa). Datu esanguratsua da, baina babes taldekook uste dugu askoz babesle gehiago bil gaitezkela dantzan.com laguntzera. Oraindik zu falta zara? Ea bada!
Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak murriztu dira, eta egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.
Nik ere Dantzan babesten dut
2013/03/04
2012an dantzan.eus atariak (dantzan.com orduan) ateak itxi behar izan zituen sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak beti ere gutxiegi dira beharrezko baliabideei...
1.666 sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/15
1.573 norbanako eta 93 elkarte/talde/erakunderen atxekimendua jaso du momentuz dantzan.com-en aldeko babes gutunak, eta jarioa ez da oraindik eten. Bitartean, prest daude dantzan.com-en aldeko hurrengo ekimenak.
Bizi-dantzan irudiak erabili
2012/10/08
Dantzan.com-en aldeko babes kanpainaren barruan, zuen email, kartel, kamiseta, txapa eta abarretan Bizi dantzan - dantzan bizi irudiak erabiltzera animatzen zaituztegu. Horretarako Erkuden Mendizabal diseinatzaileak egindako irudiak baliatu ditzakezue:
Dantzan-bizi irudiak eta adibideak ikusi...
Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan
2012/09/07
Sinadura kanpainaren ondoren, dantzan.com-en aldeko bigarren ekimen kolektiboa aurkeztu genuen. Oraingoan, dantzariagoa: Euskal Herriko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek... batera egiteko bideoa. Arrabots dantzarako musika taldeak landu zuen ekimena. Ideia Quebec-eko musikarien k...
Orain arteko erantzunak
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Dantzan.com-ek 99 babesle
2013/05/15
Erronka txikia gainditu dugu: 109 babesle!! (atzoko datua). Jarraitu beharra dago. Martxa honetan, lortuko dugu. 200 baietz!! http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/09
Kanpainaren oihartzuna Berria.info-n: http://www.berria.info/hara/2322/oinak_astintzen_jarraitzeko_bultzada.htm
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Zure sinadura dantzan.com-en alde
2013/03/08
1691 atxekimendu jaso ditu dantzan.com-en aldeko babes gutunak gaur arte: 1595 norbanako eta 96 talde/elkarte/erakunde. Azken atxekimenduak abenduan jaso ziren. Kanpaina honek bete zuen bere [...]
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/17
Mezua zabaltzen lagun dezakezue zuen e-mail zerrenda, blog, Facebook, Twitter, dantza-kide, ikasle... eta abarren artean. Bizi gaitezen dantzan.com!!
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Zure sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/13
Ba ez. Sinaduren jarioa ez da eten. Azken egunotan berriz izan dugu sinaduren jariotxoa. Azken orduko 'despistatuak' ote?? Hala ere, segi horrela, segi babes-gutuna sinatzen, [...]
dantzan.com-en aldeko babes-taldea - Zure sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/05
1542 norbanakoen eta 92 erakunde/elkarte/talde/ekimenen sinadurak bildu dira. Azken atxekimendua abuztuaren 15ean jaso genuen. Ordutik, sinaduren jarioa etenda dago. Orain, dantzan.com berriz daukagu martxan, baina [...]