Dantzan bizi gara. Eta zu?

2022/05/17
Dantzan bizi gara. Eta zu?

Dantzan markaren eguneratzearekin batera Dantzan babesteko gonbidapen irudiak ere berritu ditu Erkuden Mendizabal diseinatzaileak. Dantzan bizi - bizi dantzan logoak ere berak eginak ziren eta haiek egindako bidea kontuan hartuta arrastoari jarraitzeko eskaera egin diogu.

Oraingo lema Dantzan bizi gara. Eta Zu? da eta gure sinbolo diren oinekin batera Josu Garatek marraztutako dantzarien sokaren zati bat ageri da.