Orain arteko ekarpenak
Dantzan.com-ek 99 babesle
2013/05/09

Bi hilabeteotan dantzan.com-en 99 erabiltzailek erantzun diozue babesle kuoten proposamenari. Eskertzekoa da zuen laguntzeko prestutasuna. Halere, proposamen honen bultzatzaileok uste dugu babesle gehiago bil gaitezkeela dantzan.com-en alde. Listoia gorago daukagu jarrita, baina momentuz, erronka txiki-txiki bat: 100 baietz!!
Dantzan.com-ek 83 babesle
2013/04/08

Kanpaina abian jarri eta hilabetean, 83 pertsona eta elkartek eman dugu urratsa dantzan.com diruz laguntzeko, Euskal Herriko herrialde guztietakoak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroa). Datu esanguratsua da, baina babes taldekook uste dugu askoz babesle gehiago bil gaitezkela dantzan.com laguntzera. Oraindik zu falta zara? Ea bada!
Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05

Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak murriztu dira, eta egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.
Nik ere dantzan.com babesten dut
2013/03/04
2012an dantzan.eus (dantzan.com orduan) atariak ateak itxi behar izan zituen sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak beti ere gutxiegi dira beharrezko baliabidee...
1.666 sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/15

1.573 norbanako eta 93 elkarte/talde/erakunderen atxekimendua jaso du momentuz dantzan.com-en aldeko babes gutunak, eta jarioa ez da oraindik eten. Bitartean, prest daude dantzan.com-en aldeko hurrengo ekimenak.
Bizi-dantzan irudiak erabili
2012/10/08
Dantzan.com-en aldeko babes kanpainaren barruan, zuen email, kartel, kamiseta, txapa eta abarretan Bizi dantzan - dantzan bizi irudiak erabiltzera animatzen zaituztegu. Horretarako Erkuden Mendizabal diseinatzaileak egindako irudiak baliatu ditzakezue:
Dantzan-bizi irudiak eta adibideak ikus...
Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan
2012/09/07
Sinadura kanpainaren ondoren, dantzan.com-en aldeko bigarren ekimen kolektiboa aurkeztu genuen. Oraingoan, dantzariagoa: Euskal Herriko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek... batera egiteko bideoa. Arrabots dantzarako musika taldeak landu zuen ekimena. Ideia Quebec-eko musikarien k...
dantzan.com-en aldeko sinadura bilketa
2012/09/06
Dantzan.com-en aldeko babes taldea antolatuta, 2012ko martxoaren 30ean, dantzan.com-en aldeko sinadura bilketa abian jarri zen.
Orain arte jasotako atxekimendu kopurua (2012-12-31):
1.595 norbanako
96 talde / elkarte / erakunde
Ziurtatu hemen zure sinadura jaso ote dugun:
Babes-gut...
Itxiera
2012/09/05
2011ko abenduaren 31an honakoa argitaratu zen dantzan.com: dantzan.com itxi beharrean gaude
dantzan.com
2011/12/30
...