Dokumentuaren akzioak
Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan
Sinadura kanpainaren ondoren, dantzan.com-en aldeko bigarren ekimen kolektiboa aurkeztu genuen. Oraingoan, dantzariagoa: Euskal Herriko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek... batera egiteko bideoa. Arrabots dantzarako musika taldeak landu zuen ekimena. Ideia Quebec-eko musikarien komunitateak egindako Commando TradMission izeneko bideoetatik hartuta dago.
Arrabots-ek proiekturako propio grabatutako Hegi - Arin-arina oinarri hartuta hainbat dantzazaleren parte hartzea izan du bideoak: Andoni Aresti Dantza Eskola (Leioa), Bizkargi Musika Eskola (Azkoitia), Elgoibarko dantzariak, Kezka dantza taldea (Eibar), Herrixa Dantzan (Elorrio, Bergara, Elgeta), Argia dantzari taldea (Donostia), Inazio Bereziartua Dantza Eskola (Elgoibar), Bilbao Musika (Bilbo), Ekin Dantzari Taldea (Buenos Aires), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Indarra dantza taldea (Gasteiz), Gautxoriak Kultur Elkartea (Erandio), Aurtzaka dantza taldea (Beasain), Oinkari dantza taldea (Boise), Uhera taldea (Zarautz), Kemen dantza taldea (Irun), Aiko jota mintegia (Zarautz), dantzazale taldea (Eibar), Arkaitz Añorgako dantzariak, Oberena dantza taldea (Iruñea), Oin-arin dantza taldea (Lazkao), Goi-alde dantza taldea (Erandio Goikoa), Haritz Euskal Dantzari Taldea (Elgoibar). Mila-mila esker deneri!
Edizioa: Eire Vila. Dantzan Bizi, Bizi Dantzan, 2012.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan-en aldeko babes-taldea
Dantzan-en aldeko babes taldeak sortutako profila da hau, Dantzan / dantzan.eus / dantzan.com-en aldeko ekimenen berri eman eta babesak bideratzen jarraitzeko.