Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1.666 sinadura dantzan.com-en alde

Dokumentuaren akzioak

1.666 sinadura dantzan.com-en alde

1.573 norbanako eta 93 elkarte/talde/erakunderen atxekimendua jaso du momentuz dantzan.com-en aldeko babes gutunak, eta jarioa ez da oraindik eten. Bitartean, prest daude dantzan.com-en aldeko hurrengo ekimenak.

Euskal Herri osotik ari dira jasotzen atxekimenduak, baita diasporatik ere. Hemen ikus daitezke orain arte bildutakoak:

Zure sinadura dantzan.com-en alde

Dantzan.com berriz abiatzeko, benetan esanguratsuak izan dira sinadura kanpainan jasotako atxekimenduak. Bai dantzan.com-eko arduradunei eta babes-taldeari adorea emateko, bai diru-laguntza eman duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) zerbitzu honen oihartzuna erakusteko.

Oraindik ere badago dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatzeko aukera. Atxekimendu berriak jasotzen diren bitartean, sinadura bilketak jarraituko du.

Aurrera begira, dantzan.com-en aldeko babes taldeak berehala zabalduko ditu hurrengo ekimenak: dantzan.com-en erabilera areagotzeko kanpaina eta babesle kuotak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.