Oinak Arin 03: Erromerien bueltako solasaldia

2025/09/22

'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala. Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.

Oinak Arin 03: Erromerien bueltako solasaldia

Gaurko saioan, erromeriei buruz, bertako musikaz eta dantzez, transmisioaz eta etorkizunaz aritu gara hizketan, gonbidatu bereziekin: Xabat Irastorza, Garazi Larrañaga, Irene Otero, Itziar Osa eta Ana Mari Arrieta. Hain justu, oraintxe gaude erromeria tradizionalaren urte sasoi emankorrenean, Zelatungo erromerien garai bete-betean, besteak beste.

Saioaren amaieran, datozen lau asteetarako eskualdeko dantza saioen agenda errepasatu dugu.

2022-09-20an argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu