Oinak Arin 06: Belaunaldi arteko dantza ohiturez solasean

2025/12/11

Gizakiak dibertsiorako tresna bezala dantza betidanik erabili izan du. Gaurkoan belaunaldi ezberdinen dibertsiorako dantza ohiturez hitz egin dugu.

Oinak Arin 06: Belaunaldi arteko dantza ohiturez solasean

Horretarako hiru gonbidatu izan ditugu gurean: Antton Agirrezabala 'Txepe', Juanan Olazabal eta Itsaso Andueza. Hirurak ere, dantzazale porrokatuak.

Txepek bere gazte garaiko dantzaldiei buruzko kontuak ekarri dizkigu. Juanan, berriz, 1980ko hamarkadan Malloak edo Gure Txokoa bezalako dantzalekuek izan zuten loraldiaz aritu da hizketan, eta Itsasok gaur egun gazteak nola dantzatzen diren kontatu digu.

2023-06-21ean argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu