Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Podcastak Oinak Arin Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia

Dokumentuaren akzioak

Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia

Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia

San Martin jaietan izaten den oilasko biltzea Amasan eta horren bueltako dantzak eta jokoak izan ditugu hizketa gai.

Egunaren xehetasunak deskribatuz, usadioaren transmisioaz, esanahiaz eta eta beraien bizipenez aritu gara Naikari Galarraga, Jon Beldarrain Aizperri eta Garazi Otegi amasarrekin.

Bestalde, hilabete honen hasieran berriro ere martxan jarri zen Aristerrazuko erromeria ospetsua. Gu bertan izan ginen erromeria zaleekin hizketan, eta hau berriro ere martxan jartzeko lanean aritu diren Juan Mari Azkueren eta Iosu Arrizabalaga Izer trikitilariaren testigantzak jasoz.

Bukatzeko, aurreko saioetan bezala, datozen lau asteetako eskualdeko dantza agendari eman diogu errepasoa.

2022-11-15ean argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Jarri audio hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.