Oinak Arin 04: Dantzertiz solasean

2025/10/30

Dantzaren arlo akademikoak hartu du erdigunea gaurko saioan. Dantzerti, arte dramatiko eta dantzaren goi mailako eskola da eta aurten bertan hasi den Ibai Romero eta aurten ikasketak bukatu dituen Nagore Tamayo izan ditugu gonbidatu.

Oinak Arin 04: Dantzertiz solasean

Dantzaren inguruko ikasketa unibertsitarioak eskaintzen dira bertan. Beraien esperientzia pertsonalaz gain, Dantzertiri buruzko hainbat xehetasun kontatu dizkigute eta beraien ikuspegia azaldu digute dantza munduaren inguruan. Azkenik, aurreko saioetan bezala, ondorengo hilabeteko eskualdeko dantza agenda errepasatu dugu.

2022-12-13an argitaratu zen lehen aldiz saio hau Ataria Irratian.

Oinak Arin podcasta Ataria Irratiak ekoiztutako saioa da. Orain Dantzan.eus-en podcasten atalean ere entzun daiteke.

Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu