Dokumentuaren akzioak
Bihotzarekin dantzatua
1987. Donostia. Argia dantzari taldeak Irradaka izeneko ikuskizuna estreinatu du, Szeged-eko bidaian ikasitakoek inspiraturik. Hamar urte dira haien azken ikuskizuna eszenaratu zutela. Orduan, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut eta Pierre Gil-en dei bat jaso du Juan Antonio Urbeltzek —Kausalitatea deituko dio batenbatek horri—. Confolens-eko jaialdian Euskal Herria ordezkatuko duen ikuskizun erraldoia aurkeztu nahi dute lapurtarrek. Urbeltzek baiezkoa eman die: 200 dantzari eta 20 musikari beharko ditut!
1988. Donostia. Bilerak eta errepikak bata bestearen ondotik. Hilabete gutxi batzutan atondu dute Zortziko deituko duten ikuskizuna. San Telmo museoan gertatzen dira entseguak. 1987ko abenduan hasi eta 1988ko abuzturako prest dira! Osagai berri andana dakartza Confolenseko bidairako antondutako muntaiak.
1988. Confolens (Frantzia). Euskal Herriko espedizio erraldoia heldu da Charente-ko hirira. Ikuskizuna eman aitzin, prentsaren aurrera agertu dira arduradunak. Juan Antonio Urbeltzendako dantza ikusgarria bai, baina ekitaldi politikoa ere bada da eszenatoki gainean jokatuko dutena.
Argiarekin dantzatu dugun aldi bakoitza izan da ekitaldi politiko bat. Atzerrira dantzara atera garen bakoitzean, mota guztietako hamaika istorio izan ditugu eta hamaika azalpen eman behar, euskaldunon herriaz. Confolens-eko prentsaurrekoan, garai zailak baitziren, Euskal Herriaren defentsa bat egin nuen. Prentsa horiak zernahi esan zezakeen gure herriari buruz, baina nik adierazi nuen beste edozein bezalako herri autonomoa ginela gu ere!
Baina dena ez da politika izanen…
Marian eta bion ezkontzaren 20. urteurrenarekin bat egin zuen Confolens-eko estreinaldiak. Lore sorta bat eta opil batzuk erostera joan nintzen goizean-goizik. Espedizioaren saldo handiena bezperan heldua zen eta arratsaldean errepika orokorra egin genuen.
1988. Donostia. Confolens-en Zortziko estreinatu eta itzuli da Argiak gidatutako espedizioa Euskal Herrira. Ikuskizunak utzi du zer esanik…
- Hurrengo atala: 15 - Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa
- Aurreko atala: 13 - Hungariar poeten kantuak primaderari
Argiaren itzala Argia dantzari taldearen lan-moduak eta ekarpenak ezagutzera emateko, Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa sorta bat da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Argiaren Itzala
Argia dantzari taldearen lan-moduak, ekarpenak eta berrikuntzak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea du helburu proiektu honek.
Juan Antonio Urbeltzekin izandako zenbait elkarrizketa daude proiektu honen oinarrian. Argiaren ibilbidean kide izan dituen Xabier Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketa hauetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez. Transkripzio eta edizio lanak Aritz Ibañezek egin ditu, eta azken lan horietan Oier Araolazak ere parte hartu du.
Euskokultur Fundazioa, Ikerfolk eta Dantzan elkarteak ari dira elkarlanean Gipuzkoako Diputazioren Kultur sailaren babesa duen proiektu honetan.
4 - Argia, Ez Dok Amaiuru dantzan
7 - Sinboloen interpretaziorako gidariak
9 - Itakatik urrunduz hasi da bidaia
10 - Mundu ezezagunetarako bidaia
12 - Paparreko tintinlariak eta paperezko liliak
13 - Hungariar poeten kantuak primaderari
15 - Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa
17 - Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
18 - Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
21- Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu
23- Landa lanetik sorkuntzara jauzi