Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gordailua Dantza Testigantzak

Dokumentuaren akzioak

Dantza Testigantzak

Dantzaren alorrean ibilbide oparoak burutzen ari diren dantzazaleen testigantzak bildu nahi ditugu atal honetan. Dantza tradizionala eta folklorearen munduan, garaikidean, dantza klasikoan eta edozein eratako dantzan, dantzari, koreografo, ikertzaile, talde bultzatzaile, antolatzaile, sustatzaile eta oro har, dantzazaleak izango ditugu protagonista atal honetan.

Bizkaiko dantza testigantza hauetan protagonista hauen ibilbideak, ekarpenak, gogoetak eta ideiak bilduko ditugu. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako ekimena da honakoa. Hamabost egunetik behin elkarrizketa berri bat ekarriko dizuegu hona.

Inauteriak Lizartzan, transmisioa dantzan

Inauteriak Lizartzan, transmisioa dantzan

Etxetik, herritik jaso dituzte lizartzarrek herriko inauteri-dantzak. Belaunaldi batek erakutsi dizkie ondorengoei, eta transmisio horretan eboluzionatu dira bai dantzak, baita festa ere. XX. mendeko azken erdian inauteri-dantzak ezagutu zituzten Lizartzan, baina ez inauterietan; iraileko festetan edota inguruko herrietako emanaldietan plazaratzen zituzten. 1994an berreskuratu zituzten gerra aurretik galdu ziren inauteriak; festetako dantza saio ondorengo afariko beroaldiarekin hasi ziren urratsak ia 30 urteko ibilbidera iritsi dira. Iñaki Zubeldia (1935-2012) da bide horretako gidarietako bat, berreskurapenerako beharrezko hauspoa eta transmisiorako akuilua; aitarengandik eta aitonarengatik jasoa hurrengo belaunaldiei transmititu zien. Inauteriak garaiko testuinguruetara egokitzen joan dira, besteak beste, azpimarratzekoa da 2004ko urtea, emakume talde batek dantzak ikasi eta gizonezkoekin batera atera baitziren festan, dantzan; gaur arte. Hainbat aldaketa izan dituzte dantzek, bizirik dauden seinale, eta eraldaketa horren testigu, protagonista eta transmisore izan direnetako batzuren testigantzak bildu ditugu: Joxe Mari Etxeberria (1954), Josune Zubeldia (1968), Rafa Aginaga (1969), Santi Mendigain (1970), Iñaki Mendia (1974) eta Sheila Sarasola (2001). Irudiak: Oier Arregi, Mikel Oiarbide, Ikerfolk, Dantzan. Edizioa: Amaiur Aristi. Inauteriak Lizartzan, transmisioa dantzan, 2022-03-10.

Gehiago irakurri

Juan Antonio Urbeltz: "Herri-dantzek barruan daukate bere jeinua eta bere grazia"

Juan Antonio Urbeltz: "Herri-dantzek barruan daukate bere jeinua eta bere grazia"

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du bihar Juan Antonio Urbeltz-ek (Iruñea, 1940). 1965etik gaur egun arte, Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Argia dantzari taldearen eskutik euskal dantzari, euskal kulturari eta euskal gizarteari egindako ekarpena eskertu eta saritu nahi du Urrezko Dominarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak. Juan Antonio Urbeltzekin hitzegiteko aukera izan dugu egunotan, eta bere ibilbideaz, dantzaren munduaz oro har eta euskal dantzaren etorkizunaz mintzatu zaigu besteak beste. Irudiak: Eire Vila. Elkarrizketa: Olaiz Agirrebeña. Juan Antonio Urbeltz, elkarrizketa, Donostia, 2015-12-14.

Gehiago irakurri

Migel Angel Sagaseta: Luzaideko dantzak

Migel Angel Sagaseta: Luzaideko dantzak

Ituren-en jaio, apaiz lanera joan zen Luzaidera Migel Angel Sagaseta. Berehala ohartu zen herri hartan dantzak zuen garrantziaz, eta poliki poliki hurbiltzen hasi, musika aldetik laguntzen hasi eta ohartu orduko informazio eta dokumentazio bilketan buru-belarri ari zen. 1977. urtean argitaratu zuen Luzaideko dantzak liburua Migel Angel Sagasetak. Musikari eta dantza taldeentzat altxor harrigarria gertatu zen, eta Nafarroa Behereko dantza eta musikak ezagutu, biziberritu eta zabaltzeko ezinesteko tresna bihurtu zen. Urteak pasata, eta Luzaide atzean utzita, Bizkai Folklor Elkarteko Sabin Egigurenek akuilatuta, liburua berrosatu, zabaldu eta euskaratzeari hasi zen Sagaseta. 2011 urtean argitaratutako Luzaideko ddantzak liburukote ikusgarria da lan horren emaitza. Luzaidetik abiatu eta  Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Biarnoko dantzen berri jasotzen du Sagasetak. Liburua argitaratu berritan elkartu ginen Migel Angel Sagasetarekin Etxarri-Aranatz-en. Berarekin izandako ordubeteteko elkarrizketa mamitsua da hemen argitaratzen duguna. Irudiak: Eire Vila. Elkarrizketa: Oier Araolaza. Migel Angel Sagaseta, Luzaideko dantzak, Etxarri-Aranatz, 2011-05-16.

Gehiago irakurri

Sabin Egiguren Apraiz

Sabin Egiguren Apraiz

Bilbon jaio zen Sabin Egiguren Apraiz, 1940. urtean. Bittor Olaetarekin eman zituen lehen dantza urratsak hamar urte zituela, eta ondoren ibilbide luze eta oparoa burutu da dantza tradizionalaren munduan. Bizi Nai, Gaztedi eta Edurre dantza taldeetan aritu zen, Gorantza taldearen sorreran parte hartu zuen, Filipe Oihanbururen zuzendaritzapean Etorkin konpainiarekin aritu zen. Bere ekimenez abiatu eta sortu zen Bizkaiko Dantzarien Elkartea 1968an, eta hortik abiatuta bere gidaritzapean antolatzen joan zen Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen egitura Bizkaian, Euskal Herriko Dantza Agerketa sortu, antolatu eta zuzendu zuen 1981 urterarte bere kolaboratzaileen laguntzarekin, eta Bizkai Folklor Elkartea sortuta, euskal dantza tradizionalen ikerketa eta irakaskuntzan jardun du buru belarri. Euskal Herriko hainbat dantza tradizional ikus-entzunezko sistemen bidez grabatzen lan erraldoia burutu du eta hainbat dantzaren ezagutza sustatzeko argitalpen lanak bultzatu ditu. Bere ibilbideaz eta euskal dantzaz oro har hitz egiten digu Sabin Egigurenek honako elkarrizketa honetan. Sabin Egiguren Apraiz, 2013-07-18. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Txomin Unzalu

Txomin Unzalu

Bilboko Dindirri, Santutxuko Gaztedi eta Gernikako Elai Alai taldeetan luze jardundakoa da Txomin Unzalu (Bilbo, 1939). Bere dantza ibilbidea eta hainbat garaitako kontuak ditu mintzagai elkarrizketa honetan: hasierak eskolapioetan, Dindirri dantza taldea eta bere garaiko errepertorioa, Gaztedi dantza taldearekin egindako zuzendaritza lanak, iturrietara jotzea, Dantzari-dantza, Xemeingo ezpata-dantza edo Nafarroako dantzen ikasketa-berrikasketa oroitzapenak, eta Gernikan Elai Alai taldearen urtaro eta erritoen inguruan egindako ikerketa eta berreskuraketa lanak, besteak beste. Gizarte aldaketak eta horren eraginak dantza taldeen jardueran, eta dantza irakasleek preskuntza osatu bat izateko beharraz ere hitz egiten du Txomin Unzaluk. Txomin Unzalu, 2012-10-11, Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Jose Jabier Abasolo "Tiliño"

Jose Jabier Abasolo "Tiliño"

Iurretako dantzari eta dantzazaleak mende erdi darama Durangaldeko dantzan zaintzen, erakusten eta bultzatzen. 1946an jaioz en Iurretan, eta hamabi urte zituela estreinatu zen dantzan San Migeletan. Iurretako dantzak txukundu eta sendotzen lan handia egin du, Merinaldeko ezpata-dantzari egunaren antolaketa lanetan jardun du Gerediaga elkartearekin eta Durangaldeko taldeetan dantzari-dantza eta soka-dantza sustraitzen lagundu du. Euskal Dantzarien Biltzarrean eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean aritu da, Iurretako Antzinako Musikajoleen egunaren antolatzailea izan da,... Horiek eta beste zenbait kontu kontatu ditu ondoko elkarrizketa honetan. Jose Jabier Abasolo "Tiliño", 2013-06-15. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Raimundo Flores: Mendi Alde

Raimundo Flores: Mendi Alde

Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko kidea, dantzaria, jantzi arduraduna, zuzendaria eta bultzatzailea da beste zenbaitekin batera Raimundo Flores "Mundi". Portugaleten jaioa 1954. urtean, eskolan hasi zen dantzan eta ondoren Salleko eta Eusko Lorak taldeetan aritu ondoren heldu zioten Kabiezes-eko Mendi Alde dantza taldeari. Talde honekin egindako ibilbidea, ikasitako errepertorioak, jantziei emandako garrantzia, eta beste hainbat kontu kontatzen ditu Raimundo Flores-ek elkarrizketa honetan: Argia dantzari taldearen eragina, Lapurdiko dantzak Betelurekin ikasi zituztenekoak, Otxandioko sorgin-dantzaren aztarna bilaketa, Lizartzako dantzak ikasi nahiaz bertako taldea berpiztu izana, eta herrian bertan, Santurtziko erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Karmenetako prozesioaren berreskuraketa lanak. Raimundo Flores, Santurtzi, 2013-06-11. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Kepa Artetxe: Andra Mari

Kepa Artetxe: Andra Mari

Galdakaoko Andra Mari dantza taldearekin egindako dantza-ibilbideaz dihardu Kepa Artetxek (Galdakao, 1939) honako elkarrizketan honetan. Bere dantzari hasierak, Andra Mariaren lehen urteak eta izandako irakasleak, Berriz, Arratia, Altsasu, Ituren, Lizarra, Leitza edo Zuberoan ikasitakoak, dantza lotua, dantzari-dantza, jotak eta jotalariak, Txilibrin, Bartolo Lasa, Francisco Beruete, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi, Etxahun Iruri, abertzaletasuna eta dantza, gaur egungo dantzaren egoera eta beste hainbat kontu ditu mintzagai. Kepa Artetxe, Galdakao, 2013-05-17. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Iñaki Irigoien

Iñaki Irigoien

Iñaki Irigoien (Bilbo, 1935) dantzari, irakasle, ikertzaile eta dantza bultzatzaileari egindako elkarrizketa da honakoa. Dantzaren alorrean egindako ibilbideaz hainbat kontu ditu mintzagai elkarrizketan zehar: bere dantzari hastapenak, Dindirri dantza taldean dantzari eta zuzendari izan zen garaietako kontuak, Txinparta taldea, Euskaltzaindiarekin gertutasuna eta irakurketetarako aukera, Oñatiko dantzak lehen aldiz ikusi zituenekoa, Durangaldeko dantzak ezagutzen hasi zirenekoa (1959), Euskal Dantzarien Biltzarraren sorrera eta lehen urteetako historia, bere ikerketa lanen hasiera eta ibilbidea, Xemeingo ezpata-dantzaren bilakaera, Lekeitioko kaixarrankaren eztabaida eta dantzaren bilakaera, aldaketak gizartean eta dantzetan, emakumeak eta dantzari buruzko gora-beherak, Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren sorrera eta antolaketa lanak (bietako lehendakari izan da), Dantzari Egunen antolaketa eta funtzioa, Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa eta tokian-tokiko dantzei babesa, Bilboko dantzen historia eta berreskuraketa lanak, Begoñako aurreskua eta ezpata-dantza, Garaiko dantza eta folkloreari buruzko ikerketak, Dantza ikasketen eza, eta dantzaren osasunaz gogoetak besteak beste. Iñaki Irigoien, Bilbo, 2013-04-22. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Jon Pertika: Beti Jai Alai

Jon Pertika: Beti Jai Alai

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen sortzaileetakoa eta zuzendaria da Jon Pertika. Aita Dindirri dantza taldeko sortzaileetakoa izan zuen, eta Bilboko dantza gora-beherak bertatik bertara bizi izan ditu. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean luzaroan jardun du euskal dantzaren alde lanean eta Bilboko hainbat dantzaren birsortze lanetan parte hartu du. Kontu horiez gain Bilboko jota txapelketak, garai bateko trikitilari eta dantzariak, Iñaki Zabaleta eta Kepa Junkeraren hasierak, txapelketetako jotak eta estiloak, dantzaren egungo egoera eta oinordekotza eza, eta beste hainbat kontu ditu hizpide elkarrizketa honetan. Jon Pertika, Bilbo, 2011-03-10. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Gehiago irakurri

Adolfo Yebra: ABBE

Adolfo Yebra: ABBE

Asociacion Bilbao Ballet Elkarteko presidentea da Adolfo Yebra. Dantzaren munduan nola sartu zen, Gerardo Viana eta haren ballet eskolaren inguruko kontuak, Igor Yebraren ballet hasiera eta ibilbideak, Asociacion Bilbao Ballet Elkartearen sorrera eta ibilbidea, eta beste hainbat kontu ditu hizpide elkarrizketa honetan. Irudiak: Eire Vila. Bizkaiko Dantza Testigantzak, Adolfo Yebra, ABBE, Bilbo, 2012-12-18.

Gehiago irakurri

Jose Alfonso Antequera: Basauriko Dantza Agerketa

Jose Alfonso Antequera: Basauriko Dantza Agerketa

Basaurin ospatzen den Euskal Herriko Dantza Agerketaren historia, filosofia, helburuak eta bilakaerak agertzen ditu elkarrizketa honetan Jose Alfonso Antequerak. Tokian tokiko dantza tradizionalak sustatu eta ezagutzera emateko sortu zen Basaurin Euskal Herriko Dantza Agerketa, eta 30 ekitaldi egin ditu bere helburuak betez. Irudiak: Eire Vila. Bizkaiko Dantza Testigantzak, Jose Alfonso Antequera, Basauri, dantzan.com, 2013-02-26.

Gehiago irakurri

Laura Etxebarria: La Fundición

Laura Etxebarria: La Fundición

Bilboko La Fundicion, arte eszenikoen gunearen sorrera, ibilbidea eta bilakaeraz hitz egiten digu elkarrizketa honetan Laura Etxebarriak. 1986an, Laura Etxebarria eta Luque Tagua dantzariak ziren, Bruselan ari ziren konpainia batean, eta beren ibilbide profesionalean proiektu berri batean sartzea erabaki zuten. Bilbon, abiatu zen La Fundición. 2011an 25 urte oparo bete dituzte gorputzaren eta ikuskizko arteen sorkuntza eta ikerketa bultzatzen, eta dantza garaikidea Bilboko aretoetan ezagutzera ematen. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Dantzan.com, 2012-11-12.

Gehiago irakurri

Aitor Beitia: Portugaleteko Elai Alai

Aitor Beitia: Portugaleteko Elai Alai

Portugaleteko Elai Alai taldearen sorrera, ibilbidea eta bilakaeraz hitz egiten digu elkarrizketa honetan Aitor Beitia, Elai Alai elkarteko kideak. Ibaizabaleko ezkerraldeko dantza talde honek 50 urteko ibilbide oparoa burutu du 2012an, eta dantza taldearen, nazioarteko folklore jaialdiare, folklore azokaren, eta beste hainbat ekarpenen inguruko argibideak eskantzen ditu Aitor Beitiak. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Dantzan.com, 2012-11-12.

Gehiago irakurri

Leire Ituarte: @leph

Leire Ituarte: @leph

Leire Ituartek bere azken lana, @leph aurkezten du honako bideo honetan eta dantzaren inguruan dituen lanerako irizpide eta ibilbideari buruzkoetaz hitzegiten du. Ikusentzunezko Komunikazioan doktorea da Leire Ituarte eta Euskal Herriko Unbertsitatean dihardu irakasle eta ikertzaile. Dantzaren alorrean 2006an abiatu ziren bere sorkuntza lanak eta ibilbide horretan azken geltokia du @leph (2011), bidaia birtual baterako gonbitea. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Dantzan.com, 2012-10-17.

Gehiago irakurri

Andoni Aresti

Andoni Aresti

Salzburgoko Operako Balletean hamalau urtez dantzari profesionala izan ondoren, Italian zine eta telebistan aktore lanetan aritu ondoren, bere jaioterrian, Leioan, dantza eskola ireki zuen orain bost urte Andoni Arestik. Bere dantza ibilbideaz, bizi izan dituen esperientziaz, lehengo eta oraingo proiektuetaz, eta dantzaz, oro har dantzaz, hitz egiten digu elkarrizketa honetan Leioako dantzariak. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, dantzaren alorrean ibilbide oparoak burutu dituzten hainbat dantzari eta dantza sustatzailerekin egindako elkarrizketa sortan lehenengoa da hemen aurkezten duguna. Hasteko Andoni Aresti, Leioako dantzari, aktore eta dantza-irakasleari egindako elkarrizketa duzue hemen. Dantzan.com, 2012-10-01.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantza Testigantzak

Raimundo Flores mundiElkarrizketa Bizkaiko Dantza Testigantzak atalerako La Fundicion-i buruz.Leire ItuarteDantza testigantzak grabatzenAitor BeitiaJose Alfonso AntequeraAdolfo YebraJon Pertika 2011