Kontrapas 005 Patxi Larralde
Juan Inazio Iztuetak zioen dantza-maisu onak txistua jotzen ere jakin behar zuela eta bi dohain horiek betetzen ditu Patxi Larralde Elizaldek (Arizkun, 1966). Garai bateko dantza-maisuen soka luze horren azken-aurreko katebegia dugu, beraz.
Baztango dantza ohiturak zaindu, bizkortu eta berriak sortzeko lan handia egindakoa da. Maurizio Elizalde zenaren iloba, mutil-dantzen sistema goitik behera menperatzen du buruan, oinetan zein eskuetako erietan. Baztango politika kulturala berak eta berarekin jotzen eta dantzatzen duten lagunek egiten dutela dio, eta kexu da balleko erakundeek ondare horrekin duten ez axolaz.
Hasierako doinua: Mutil dantza. Benito Lertxundi. Mauleko bidean - Elkar (1998)
Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu