Orain arteko ekarpenak

Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza

2026/07/17

"Uztailaren hemeretzia, egun beltz ta pozoitsua..." dio Joxe Mari Lopetegik 1936an jarritako Ekaitza kantuak lehen puntuan. Urteetara, Joseba Tapiak musikatu eta kantatu zuen gerrako hasiera irudikatzen duen kanta eta pasa den maiatzean Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala dantzan plazaratu zen Eibarren, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian.  Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik  abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan. Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.

Gehiago irakurri

Politikariak dantza-zaletuta

2026/07/16

Politikariak dantza-zaletuta
Azken asteotan zenbait euskal dantza ekitalditan ikusi ditugu ordezkari politiko eta instituzionalak. Herrietako dantza tradizionalek ez dute soilik herritarren eta dantzarien arreta biltzen. Ohikoa izan da tokian tokiko erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak dantza ekitaldiak jarraitz...

Gehiago irakurri

Baionako bestak dantzan

2026/07/15

Baionako bestak dantzan
Uztailaren 15etik 19ra egingo dira aurtengo aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak , eta, beste jai gehienak bezala zaila da besta horiek dantzarik gabe irudikatzea. Dantzari lotutako egitaraua jaso dugu, gehienak Karrikaldiaren programazioaren barruan direnak. Karrikaldia Baionako besten barruan eus...

Gehiago irakurri

Kontrapas Kabalkada

Kontrapas Kabalkada
*Donazaharre peñaren 30. urteburukari. Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Talde artistikoa: Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde Musikarien gidari: Patrick Larralde Zirtzilen buru: David Ondars Testuen idazle: Gillom Irigoyen
Donazaharre, Salha gaztelua
2026/07/24 19:00

Gehiago irakurri

Kontrapas Kabalkada

Kontrapas Kabalkada
*Donazaharre peñaren 30. urteburukari. Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Talde artistikoa: Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde Musikarien gidari: Patrick Larralde Zirtzilen buru: David Ondars Testuen idazle: Gillom Irigoyen
Donazaharre, Salha gaztelua
2026/07/25 19:00

Gehiago irakurri

Damian Malvacio: Yo bailo

Damian Malvacio: Yo bailo
*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne. Yo Bailo proposamenak komunitateko adinekoentzako espazio artistiko inklusibo bat planteatzen du, dantza eta mugimendua adierazteko, elkartzeko eta ospatzeko tresnak bihurtuko direlarik. Damian Malvacio koreografoak zuzenduta, eta deialdi ireki batetik abiatuta, proiektuak adineko pertsonak sormen prozesu oso batean integratu nahi ditu, agertokiko aurkezpenetan amaituko dena. Hainbat artistekin topaketatan, partehartzaileek mugimendua esploratzen dute beren istorioak, bizipenak eta ikuspegi paregabeak adierazteko eta partekatzeko bitarteko gisa. Helburua da hausnarketa, komunikazioa eta adineko helduak pertsona aktibo, desiragarri eta sortzaile gisa ikusaraztea sustatzea, munduarekin ulertzeko eta konektatzeko modu berriak sustatuz ezarritako paradigma sozialak desafiatuz. Fitxa artistikoa: Antzezlea: Damián Malvacio Zuzendaritza eta koreografia: Damián Malvacio Zuzendaritza, koreografia laguntza: Malena Chami  Testuak: Julieta Ciochi, Fernanda Cava eta Damián Malvacio  Jantzien diseinua: Mariana Vera  Argiztapen diseinua: Gabriela Barroso  Soinu diseinua: Martín Bosa  Ekoizpen artistikoa: Flor Raquel Ekoizpen teknikoa: Claudia Sánchez  Banaketa: Claudia Sánchez Iraupena: 50'
Erriberri, Iglesia de los Franciscanos
2026/07/25 18:00

Gehiago irakurri

Kresala: Zure Barnean

Kresala: Zure Barnean
*87. Musika Hamabostaldiaren barne Zure Barnean, Hidraren mitoa (estreinaldia) Zure Barnean arazo larrien aurkako etengabeko borroka sinbolizatzen du, gatazka horiek modu irrazionalean konpontzen saiatzean larriagotzen baitira. Greziar tragedia honek, erronken iraunkortasuna irudikatzen du, irtenbide ikaragarriei azaletik aurre egiten dietenean. Hainbat gatazken aurrean, konplexutasuna areagotu egiten da nagusitasun primario eta androgenotik heltzen zaionean. Kondairak "Hidraren paradoxa" deitu zaion kontzeptua sortu du. Izendapen hau, egoera larriki eta indarrean konpondu nahi duten erabakien ondorioak deskribatzeko erabiltzen da. Arazo-korapilo horren estutzea eta txertatzea, oldarrean hezurmamitzea biderkatzen du. Zure Barnean, metafora unibertsal baten patua modu dantzatuan adierazten du, historian zehar giza egoera basatian azaleratzen dena. Fitxa artistikoa:  Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal Musika eta ahotsa: Angel Illarramendi, Amaia Zubiria Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Donostia, Zuloaga plaza
2026/08/02 17:00

Gehiago irakurri

Kresala: Aztarnak

Kresala: Aztarnak
*Loraldia Jaialdiaren barne. Aztarnak, mihise gaineko dantza Aztarnak ekintza dantzatua da, gorputz-arteen praktika artistikoarekin ematen duena, keinuaren, memoriaren eta interpretazio batzuek mihise zuri baten gainean utzitako aztarnaren bidez. Ekintza gogoetatsu dantzatua body art adierazpen bihurtua. Ekintza garatzen den denbora eta espazio errealaren ondorioz, iruditeria eta kontakizun bisual berri bat sortzen da, indibidualetik kolektibora abiatzen dena. Memoria dantzatuaren erregistro bat da, espazio tridimentsional batetik dimentsio biko beste batera igarotzen dena. Obra antzerki optiko moduko bat da, zeinetan mugimendu bakoitzaren hedapena nahitaez keinu bat den, orainaldiko une bat, non gailu eszenikoa bizitza propioa duen instalazio performance gisa lantzen dena. Fitxa artistikoa:  Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Bastida, Herriko Plaza
2026/08/01 18:30

Gehiago irakurri

Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza

2026/07/10

Muturreko beroak aurtengo San Joan egunean zenbait aldaketa eragin baditu ere, Tolosak ez dio uko egin bere ospakizunik adierazgarrienari. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga bertan izan dira. Bideoak arratsaldeko une esanguratsuak jasotzen ditu, besteak beste, bordon-dantza eta aurreskua. Mendeetako sustraiak dituen ohitura da, eta gaur egun ezagutzen dugun modua belaunaldiz belaunaldi transmititu zein eraldatzen joan den festaren emaitza da, tartean 1970-80 hamarkadetan egindako egokitzapenak. Geroztik, tradizioak berritzen jarraitu du. 2013a, esaterako, emakumeak hasi ziren bordon-dantza dantzatzen eta 2025ean gizonak eta emakumeak genero bereizketarik gabeko jantziekin atera ziren. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. San Joan, Tolosa, 2026-06-24.

Gehiago irakurri

Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri

2026/07/07

Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean.  00:23 Iholdiko plazako irudia aurkezten digu lehen planoak. Herria hutsik ageri da, harik eta 00:31 segunduan, beste angelu batetik hartutako irudiak Besta Berriko beztituen taldea erakusten digun arte. Berehala, meza aitzineko desfilean ikusiko ditugu pertsonaia guztiak: Suitzarra, oilarrak alde banatan dituela, banderariak, zapurrak, musikariak, banderari gehiago, kapitaina, ofizierrak, soldaduak… 01:04 Zapurrak ikus ditzakegu martxaren doinura haien urrats berezia eginez. Ez dute denek urratsa ber maneran egiten. Batzuek sotilago, besteek apainduago, itzulietan adibidez, urratsak farusetan bezala doblatuz.   01:34 Iholdiko elizaren sarreran gaude orain. Toki bitxi batetik hartua da irudia, hilerritik-edo, esanen genuke eta pixka bat urrunetik. Elizan sartzeko prest dira Oilarrak. 0:25 segunduan planoa hurbilagotik hartua da eta hobe ikusten ahal ditugu, haien kaska gora eta apainduekin eta xingoladun makilak eskuetan. Elizan sartzeko urratsa egiten dute. Urrats hau kaskarot-martxa deituaren aldaera berezia da, idorragoa. Besta Berriz, elizan sartzean eta prozesioan, martxa horren pikoak jauzirik egin gabe ematen dira, gero plazara heltzean ez bezala.  01:42 Zapurrak datoz Oilarren gibeletik. Haiek ere urrats bera errepikatzen dute. Sei urrats egiten dituzte aitzinera ―kontrapasak― eta lau gibelera. Poliki-poliki aurreratzen dira, horrenbestez. Atariaren beste aldean hainbat herritarrek so egiten dute beztituen elizarako sartze hori.  02:00 Lehen bi zapurrak aski aitzinatu direlarik, beste bi hasten dira atari azpian justu, dantzan. Bi dantzari hauek, aurrekoekin alderatuz, gibeleranzko urratsa doblatzeko keinu sotila egiten dute, baina guztiz gauzatu gabe, kasik intentzio hutsean geratuz.  02:20 Makilaria heldu da ondotik. Honek makila itzultzen duen bitartean, aitzineranzko urratsa baizik ez du egiten. Momentu batean, alta, itzuli erdia ematen du, gibelera begira jarriz. Hor momentu bat hartzen du makil-jokoen erakustalditxo bat egiteko: kontrapasekin aurrera eta atzera eginez, makila lepo ingurutik pasatzen du, aurrean biratzen du, bizkarretik ere pasatzen du… Atarian musikariak eta urrunxeago dantzan ari diren banderak ikusten dira. 02:46 Musikariak sartzen dira ataritik. Bi atabalari aitzinean, dunbala eta txindatak ondotik. Tronpeta banda edo Klika ere badator. Oinez egiten dute sarrera hauek guztiek. Txuriz jantziak dira, boneta eta gerriko koloredunak buru-gerrietan. Banderariek haien bandera dantza gelditu dute eliza atarira sartzean eta ozta-ozta ikusten ditugu irudietan. 02:59 Kapitaina eta ofizierrak ere sartzen dira ataritik, ezpatak sorbaldetan pausatuta. Hauek ere oinez egiten dute haien sarrera. Haiekin Aldare-aitzinekoak eta banderari gehiago datozela iruditu zaigu. 03:05 Iholdiko plaza erakusten dute ondoko irudiek berriz ere. Plano zabalak Besta Berriko segizioaren sigi-saga agertzen digu, zoruan pilatutako belar gainetik desfilatzen ari. Gurutzea daraman gizon batek irekitzen du jarraigoa, alde banatan Aldare-aitzineko bat duela. Haien gibeletik bi lerrotan antolatuak, hamaika ume, neskak eta mutilak eta gibelerago oraindik, herriko gizon helduak datoz. Banderak eta estandarteak ere ageri dira, han eta hemen, buruen gainetik. 03:30 Beztituen segizioa dator elizan beheiti. Lau Oilar aitzinean, Zapurrak ―sei zehazki― ondotik, kaskarot-martxa saltarinxeagoan aurreratuz, oraingo honetan. Plano batzuek dantzarien oinen detailea erakusten digute, urratsen ñabardurak agerraraziz.  04:36 Banderazainak oinez datoz. Batzuek Frantziako bandera daramate, besteek Ikurriña. Kapitaina eta ofizierrak ere agertzen dizkigute irudiek. Bandera gehiagoren gibelean berriz, Aldare-aitzinekoak, fusila eskuetan.  05:06 Jaunartzea hartu duten neskatiko zuriz beztituak heldu dira ondotik. Serorak, beretterrak, apaizak, eta gibel-gibelean sakramentu txit santua palio edo pabillun azpian. Justu, sakramentuak eginen duen bidetik mihise xuri luze bat zabaltzen ageri dira neskatikoak, emakumeak eta eliza-mutilak.  05:19 Plazaren erdira heltzean, palioa eta sakramentua toki gailen batean kokatu dute eta beztitutakoek bere inguruan dantzatzen dire, kaskarot-martxa eginez, apenas tokitik mugitu gabe. Segizioaren detaileak erakusten dizkigu kameralariak segidan, gertuagotik eta urrunxeagotik.  05:45 Plano horietan ageri da Iholdiko karrikak belarrez eta ihiz estali dituztela, ohi bezala,  justuki, segizioa pasako den bidea iragarriz.  06:08 Segizioaren irudi orokorrago hauetan, hasieran baizik ikusi ez dugu Suitzarraren pertsonaia ikusten dugu, beztituen buru, aitzineko bi oilarren artean. Oinez egiten dute bidea, dantzariek, kasu honetan, baina banderariek eta makilariak banderak eta makilak astintzen dituzte, hala ere. Elizarunzko bidea hartu du jarraigoak eta sakramentu santuaren aurretik, berriz ere oihal xuria ematen dute zoruan. 06:52 Suitzarra, Oilarrak eta Zapurrak agertzen zaizkigu karrikan beheiti. Denek, Suitzarra salbu, Kaxkarot-martxa dantzatzen dute, itzuliak emanez kasu honetan, saltarinago. Horrek salatzen digu prozesioa amaitu dela, eta dantzakera alaixeagoan ―ez horren serioan behintzat― ari daitezkeela dantzariak.  07:19 Beste une bat erakusten dute irudiek. Zapurrak datoz taldearen aitzinean, aurreraka urrats sendoz, oinez. Beztituen taldeak plaza inguratzen du: Zapurrek, Makilariak, musikariek,  Banderariek, Kapitain eta Ofiezierrek, Aldare-aitzinekoek… beste karrika batzuetatik ere kurritzen dute herri osoa. Planoen arabera, Suitzarra eta Oilarrak ere ageri dira taldearen buru.  08:33 Beste urte ―edo behintzat egun― bateko irudiak dira hauek (Otabarenak agian?). Suitzarra, Oilarrak, Zapurrak eta enparauak zapatak jantzi dituzte, zoluan putzuak baitaude. Euria egin du antza. Kaskarot-martxa eginez ageri dira eta bigarren urratsean itzulikatzen dira, beraz, prozesio ondoko irudiak direla ondorioztatzen ahal dugu.  09:30 Berriz ere espartin zuriak jantzita ageri zaizkigu Beztituak, ibilkera sendoz.  10:08 Zapatak oinetan berriz ere. Etxe baten sarreran (ostatuko sarreran?)  Kaskarot-martxa dantzatzen ageri da taldea. Makilariaren jokoen detailea erakusten digu, ondotik. Amaitzeko, filmatzaileak, Beztituak ostatura nola sartzen diren erakusten digu. Azken plano honetan mutil koxkor bat ageri da, Zapurren urratsa imitatu nahiz.   Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2026/07/10

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Kepa Artetxe, Galdakaoko dantza-maisua hil da

2025/08/21

Kaixo lagun maiteak, bihotzaren erditik helarazten dauzkitzuegu gure dolumin kartsuenak zuei, eta famili guziari, Keparen gure artetik hegaldatzearekin. Agur ta erdi dantzari izarra eta euskaldun [...]

Dantzan - Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna: "Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren [...]

Dantzan - 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu: Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta [...]

Dantzan - Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak 2025

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan [...]

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere: https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan - Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai! Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako. Makilak zerezkoak diren, badago hor [...]