Orain arteko ekarpenak
Lucia Lacarrak eta Iratxe Ansak Espainiako Max sariak eskuratu dituzte
2022/06/07

Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/07

Beasain: Loinatz 2022 Ezpata-dantza
2022/06/02
'Azken dantza maisua' dokumentalaren estreinaldi bezperetan, filmeko protagonistaren eskutik Loinatzeko San Martinen omenezko ezpata-dantza barrutik ezagutzeko aukera izan dugu. Joseba Sarriegik 7-8 urterekin dantzatu zuen lehen aldiz San Martin ezpata-dantza, aitak erakutsita; eta orain bera aritzen da gaztetxoei irakasten. Beasaingo Loinaz jaietako astelehenean dantzatzen dute ezpata-dantza 8-12 urte inguruko ezpata-dantzari gazteek. Udal ordezkariei eta santuei laguntzen diete segizio osoan zehar eta parrokiako arkupeetan bi aldiz eta San Martin baselizan beste bitan dantzatzen dira. Sarriegik ezpata-dantzaren hiru zatiak azaldu dizkigu. Festetako bigarren asteburuan estreinatuko da 'Azken dantza maisua' dokumentala Beasainen. Irudiak: Amaiur Aristi. Loinazko San Martin ezpata-dantza, Beasain, 2022-05-30.
Joseba Sarriegi: “Futbola eta dantza betidanik gustatu izan zaizkit, eta inoiz ez dio eragin batak besteari”
2022/05/31

Donibane Lohizune 1962 Euskal Ezteiak
2022/05/30
Begiraleak taldeak antolatuta, Donibane Lohizuneko 1962ko Aste Nagusian ospatu ziren Euskal Ezteien irudiak ikus daitezke Kaskarot Ziburuk sareratu duen INAren filme honetan. Ezteietan parte hartu zuten adin guztietako herritar eta dantzariekin batera aipatzekoak dira zapurrak, makilaria, musikariak eta zamalzaina, eta dantzaren aldetik interesgarriak kontra-dantzak egiten ikustea plazan heldu eta umez osatutako talde handia. Donibane Lohizune, Euskal Ezteiak, 1962.
'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da
2022/05/26

Ekora 2022 kate-dantza
2022/05/24
Kate-dantza Arabako Errioxako Ekora herrian egiten den dantza da. Herritik kanpo hainbat taldek egiten badute ere, Ekoran bertan, herriko dantzariek eta bertako festa egunean nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izan dugu. Bertzijanako Ama Birjina ermitatik parrokiara eramaten dute maiatzean eta abuztuan itzultzen dute; joan-etorri horietako prozesioan herriko dantzariek laguntzen diote kate-dantzarekin. Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantzak lau urrats nagusi ditu eta bideo honetan ikus ditzakegu zati bakoitzeko urratsak eta xehetasunak Rubén eta Nerea Fuidio dantzariek azalduta. Dantza inoiz galdu ez bada ere, 1990ean hasi ziren berriro herriko neska-mutilak segizioan dantzan Maribel Oritz de Zaratek xaxatuta. Amaia Jalonek eta Marian Gonzalez de Aialak gaztetxoak zirela ikasi zuten dantza eta ordutik parte hartzen dute festan. Ermitan, hilerrian, adinekoen taberna parean eta parrokia aurrean dantzatzen da kate-dantza maiatzean eta abuztuan geldialdi berberak egiten dituzte, baina alderantzizko ordenean. Irudiak: Amaiur Aristi. Ekora, Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza, Ekora, 2022-05-14.
Dantzan Ikasi Topaketak 2022
2022/05/23
Euskal dantzaren ordezkaritza zabala bildu da asteburuan Eibarren sektorearen kezkak, eskarmentuak, erronkak eta premiak aztertu eta konpartitzeko. Bigarren urtez egin dira topaketak eta Euskal Herri osotik bildutako dantzari, dantza-irakasle, sustatzaile eta dantzazalek hainbat gai jarri dituzte mahai-gainean: dantzaren irakaskuntzarako metodologiak, euskal dantzan titulazioaren premia eta hori lortzeko urratsak, dantza-irakasle eta dantzarien kontratatazio eta ordainketa arazoak, biribilketa irakatsi behar den ala ez, euskal dantzaren irakaskuntzaren egoera Lapurdin eta Nafarroa Beherean, eta oro har euskal dantzaren egoera Euskal Dantzaren Adierazpenaren 10. urteurrenean eta Covid ondoko eszenatokian. Denok elkarrekin soka-dantzan dantzatuz borobildu dira topaketak. Irudiak: Fernando Sa Casado, Amaiur Aristi. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21.
Azken dantza maisua 2022 teaser
2022/05/19
Ekainaren 3an estreinatuko da Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako Azken dantza maisua dokumentala. Xabier Sarriegi Pasatxo (1958-2021) dantza-maisu goierritarraren figuratik abiatuta transmisioa, kirola, dantza eta generoa aztertzen ditu Aurtzaka dantza taldearen ekimenez Bira produktora ekoiztu duen ikusentzunezkoak. Azken dantza maisua, teaser, 2022-05-17.
Ekora 2022 Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza
2022/05/16