Orain arteko ekarpenak
Luzaide: Bolant Eguna 2022
2022/04/27
Herria dantzatzen da Luzaiden Pazko Igandez ospatzen den Bolant Egunean. Bi urteko etenaren ondoren itzuli dira plazara bolant-dantzariak. Noa (2009) eta Oier Alzon (2012), Axier Camino (1986), Mixel Granada (1977) eta Feli Cantero (1957) aritu dira dantzan 150 bat bolant-dantzariren artean. Denak ume-umetatik hasiak urratsak ikasten, etxetik, Luzaiden familian eta etxean ikasten baita lehendabizi. Horrela, bakoitzaren dantzatzeko moduaren arabera igartzen omen dute askotan dantzaria ze familiakoa edo norekin ikasia den. Txikitatik hasiak denak, modu ezberdinean bizi izan dute aurtengo Pazko Eguna, baina guztiek argi dute: Bolant Eguna da urteko egunik bereziena luzaidarrentzat. Irudiak: Amaiur Aristi, Maite Irizar. Bolant Eguna, Luzaide, 2022-04-17.
Luzaide: Bolant Eguna 2022
2022/04/25
Zer da dantza? Eibar: Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022
2022/04/25
Zer da dantza zuretzat? galderari erantzuten dioten Eibarko hainbat dantzarik. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko elkartu dira Eibarren Kaxa, Biraka, Ballet Eibarres, Os Galaicos, NeleDantza eta Kezka dantza taldea. Eibarko Udalaren babesa du ekimenak eta eguna dantzan ospatuko dute guztiek herriko kale eta plazak dantzaz betez 2022ko apirilaren 29an. Bideoa: Marta Prol / Kaxa. 2022-04-19.
ADDE: Dantza lanen katalogoa 2022
2022/04/25
Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoaren 10. edizioa aurkeztu du ADDEk; edizio honetako lanen irudiak biltzen dituen laburpen-bideoa duzue honakoa. 46 konpainia eta obra biltzen dituen katalogoa osatu du ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, eta konpainien lanak hainbat testuingurutan ikusaraztea eta lankidetzak sortzea du helburu. ADDE, Dantza lanen katalogoa, 2022-03-28.
Luzaide: Bolant Eguna 2022 Arnegira bisita
2022/04/19
Luzaideko bolant-dantzariek Pazko Igandeko eguerdiko plazako saioaren aurretik alboko Arnegi herria bisitatu dute. Gasolindegia baino lehenago denak elkartu eta formazioa osatu dute. Horrela, bolant-martxarekin jaitsi dira Arnegiko plazara; segituan; bolant-dantzarekin kokatu dira frontoi aurrean eta segidan dantzatu dute Antrexatak edo Lauetan Erdizka. Makilariek ere egin dute erakustaldia, eta, saioa amaitzeko, Marianak jauzia eman dute bolantek. Behin Arnegiko lanak eginda taldea bitan banatu eta Luzaideko Bentak eta Pekotxeta auzoetara abiatu dira. Irudiak: Maite Irizar. Luzaideko Bolant Eguna, Arnegira bisita, 2022-04-17.
Mikel Zamalloa hil da, Galdakaoko Andra Mariko musikari eta ikertzailea
2022/04/13

Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 branletik jauztea eta karakoiltzia
2022/04/11
Igande honetan Gamere-Zihigan eskainiko dituzten maskaradekin bukatuko da Atharratze-Alozeko gazteen maskarada-egutegi ofiziala. Irudietan lehen maskarada agerraldian, Atharratzen dantzatutako branletik jauztea eta karakoiltzia ikus daitezke. Branletik jauztean aitzindari bakoitzak bere erakustaldia egiten du; bakarkako lanik luzeena izaten da eta une horretan ematen dituzte urratsik zailenak. Jarraian, entseinaria gidari dela soka osatzen dute, anderea aurrekoan eta laborarisa atzeko puntan kokatuta. Sokara arizaleak eta ikusleak batzen dira. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, branletik jauztea eta karakoiltzia, 2022-01-16.
Euskal dantza sartu da Pariseko Arte Ederren Akademian Thierry Malandainen eskutik
2022/04/08

Dantzazekin dantzan 20 urtez
2022/04/08

Euskal dantzak Parisen Arte Ederretako Akademian
2022/04/07
Thierry Malandain koreografoak Frantziako Arte Ederretako Akademian sarrera egin du Parisen. Malandain Ballet Biarritzekin egindako ibilbideari gorazarre egiteaz gainera, euskal dantzek aparteko protagonismoa izan dute ekitaldian. Akademia militarretan dantza-instrukzioa jasotzen zen XIX. mendeko garaiak gogoan, dantza-agiriak eskuratzeko azterketetan hautagaiek dantzatu behar izaten zuten Vestrisen Gabota dantzatu du ekitaldian Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak, Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrik arrabitaz lagunduta. Akademiako kide berriek beraiek hautatzen duten ezpata mota jaso ohi dute sarrera opari moduan eta euskal makila hautatu eta jaso du Thierry Malandainek. Bilakako Arthur Barat dantzariak eta Sebastien Paulini txistulariak eskaini duten agurrarekin zoriondu dute Arte Ederretako Akademiaren kide berria. Etxeberrik eta Paulinik jo duten kaskarot-martxaren doinuekin borobildu da ekitaldia. Euskal dantzak Arte Ederretako Akademian, Thierry Malandain, Paris, 2022-04-06.