Dokumentuaren akzioak
Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian
Euskal Dantza izena ipini diote Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek Taghian (Maroko) ireki berri duten bideari (8a/320m). Taghia herrixka berberea Atlas Garaian (Maroko) dago eta ezaguna da eskalatzaileentzat hango Oujadeko horma ikaragarria.
Lazkozek eta Pouk lau egunetan igo dute 320 metroko bidea, 8a zailtasun teknikoa duena, hala azaldu dute Pou anaien sare sozialetan. Hormatzarraren zatirik maldatsuena zeharkatzen du Euskal Dantzak. Bi soka-lagunak han ibiliko ziren dantzarien pare eskuz esku sokatik zintzilik dantzan.
Eta gure imajinazioa ez zebilen oker. Eskalatzaileei galdetu diegu bideari Euskal dantza izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:
Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar.
Dokumentuaren akzioak
"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".