Orain arteko ekarpenak
Azken dantza maisua 2022 trailer
2022/05/15
Ekainaren 3an estreinatuko da Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako Azken dantza maisua dokumentala. Xabier Sarriegi Pasatxo (1958-2021) dantza-maisu goierritarraren figuratik abiatuta transmisioa, kirola, dantza eta generoa aztertzen ditu Aurtzaka dantza taldearen ekimenez Bira produktora ekoiztu duen ikusentzunezkoak. Azken dantza maisua, teaser, 2022-05-17.
Andoain: Santa Krutz 2022 Ezpata-dantza eta brokel-dantza
2022/05/12
Santa Kurutz egunean ezpata-dantza atera dute Andoaingo dantzariek. Udal ordezkariei ongi-etorria egin diete erreberentziarekin eta ezpata-dantzarekin; meza ondorenean brokel-dantzako zikloko zinta-dantza, uzta txikiena, brokel-dantza eta makila handiena eskaini dituzte. 2008an atera zuten ezpata-dantza testuinguru honetan lehen aldiz; Iñaki Arregi ibili zen errituari eta dantzei forma ematen. Urki dantza taldea arduratzen da Santa Kurutz eguneko dantzez; dantzari ohiak eta aktiboak elkartu eta propio prestatzen dituzte plazaratu beharreko dantzak. Asier Garmendia aritu da buruzagi lanetan eta Maite Sagaseta dantza-maistra paperean. Tradizioa berreskuratu, birsortu eta herriko jaietan txertatzen asmatu dute. Argi dute festa eta dantzaren bidez komunitatea batu eta belaunaldien arteko harremanak estutzen direla. Ezpata-dantza eta brokel-dantza, Santa Kurutz, Andoain, 2022-05-03.
Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza
2022/05/11
San Prudentzio egunarekin soka-dantza atera dute Lazkaoko udal ordezkariek. Legegintzaldia bukatzeko urtebete besterik falta den arren, estreinekoz dantzatu du udal talde honek aurreskua, pandemiaren erruz lehenengo festak baitira aurtengoak. Alkatea atera da sokaren buru eta segidan zaharrenetik gazteenera gainerako zinegotziak Oin Arin dantza taldeko bi dantzarik lagunduta. Azken biek dantzatu dituzte desafioak eta zortzikoak, udal ordezkari guztiek banan-bana abarketak eskaini dituzte, alkateak eta zinegotzi gazteenak baita agurra ere amaieran sokara gonbidatu dituzten Oin Arineko kideei. Anne Zubiarrain dantzariak izan du aurten agintariak prestatzeko ardura eta bera ibili da alkatearen eskutik dantzan. Aitor Altuna ez da berria plazan dantzatzen, urte batzuk baitaramatza zinegotzi karguan; egunerokotasunik irten eta Udaleko tentsioak alde batera uzteko eta denak elkarrekin eskuz esku aritzeko aukera ederra dela dio. Hemen aurreskua osatu duten partaideak, sokan atera diren ordenan: Kepa Zubiarrain Erauskin (alkatea), Anne Zubiarrain Eizagirre (dantzaria), Felix Urkola Iriarte, Aitor Altuna Oiarbide, Josu Sarriegi Zumarraga, Maialen Amundarain Irizar, Iñaki Estensoro Sarasola, Eneritz Miranda Muxika, Saioa San Pedro Oria (dantzaria), Jon Garmendia Iturbe. Irudiak: Amaiur Aristi. Agintarien soka-dantza, San Prudentzio, Lazkao, 2022-04-28.
Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte
2022/05/11

Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du
2022/05/10

Baigorri: Nafarroaren Eguna 2022 Duguna
2022/05/05
Iruñeko Duguna dantza taldeak Baigorrin dantzatu du; milaka lagun bildu diren Nafarroaren Egunean. Goizean kalejiran aritu dira eta jendez leporaino beteta zegoen Gaineko plazan egin dute eguneko lehen erakustaldia erraldoiak bizkartzain zituztela; Xenpelarrena eta Dorrea egin dituzte. Arratsaldean Behereko plazan eskaini dute saioa eta honako trokeo-dantzak eman dituzte: Betroiarena eta Xenpelarrena makila-txikien dantzak, Ama-begira zazu brokel-dantza, Pinpirin eta florian arku-dantza, Arre arre mandoko zinta-dantza. Irudiak: Nastja Slavec. Nafarroaren Eguna, Duguna dantza taldea, Baigorri, 2022-04-30.
Lide Aranak eta Iker Arruek Gipuzkoako Dantzaren Saria jaso dute
2022/05/04

Dantzaren Eguna 2022 Eibar
2022/05/03
Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren. Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka dantza taldearen emanaldiak Urkizun, Errebalen, Amañan eta Untzagan, eta festa borobiltzeko Parrapasekin erromeria Untzagan. Irudiak: Yanire Sagredo eta Marta Prol. Eibar, 2022-04-29.
Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza
2022/05/02
Sue Jin Kang korear dantzariak idatzi du 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua
2022/04/29
