Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanferminak 2024 dantzan Lesakan eta Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Sanferminak 2024 dantzan Lesakan eta Iruñean

2024/07/04 09:10
Sanferminak 2024 dantzan Lesakan eta Iruñean

Duguna dantza taldea 2023ko San Fermin jaietan trokeo-dantzak eskaintzen. Argazkia: Duguna dantza taldea.

Txupinazoaren ondotik dantza ekitaldiak berehala hasten dira Iruñeko sanferminetan eta aurten dantzaren protagonismoa txupinazoan bertan hasiko da, Duguna dantza taldeak jaurtiko baitu munduko festa onenen hasieran euskal dantza fokopean jarriz. Hemen aurtengo sanferminetan, bai Iruñean, bai Lesakan, izango diren dantza ekitaldien programa:

Iruñeko sanferminak dantzan 2024

Uztailak 6 larunbata

  • 13:30 Folklore-jaialdia Foruen plazan. Taldeak: Ortzadar, Oberena, Muthiko Alaiak, Txori Zuri, Amaiur. Ardantzeta, Basakaitz, Dantxaldi, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Paloteado de Cortes.
  • 17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 7 igandea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:00 San Ferminen prozesioa eta meza Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekuan. Larratz Dantzari Taldea.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 8 astelehena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 12:00 Duguna eta Kezkako (Eibar) dantzari gaztetxoak. Irteera Aldapako San Ferminetik, Konpainia plaza, San Jose plaza, Zaldi zuria eta Aldapako San Ferminen bukatu.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 9 asteartea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 12:00 Txistularien 65. alardea Sarasate pasealekua. Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Ortzadar-eko dantzariekin.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 10 asteazkena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 12:30 Haurren Dantza Jaialdia. Gazteluko plaza. Amaiur, Ardantzeta, Lakarri, Muthiko, Oberena, Larraiza, Virgen del Puy San Andrés eta Otsagabia.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 11 osteguna

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 12 ostirala

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 17:30 Karrikadantza Onplazan herri sanferminetako programan.
  • 19:30 Plaza dantzan Oinez Txokoan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 13 larunbata

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 14 igandea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:45 San Ferminen Zortziurrena Udaletxe plaza. Udalbatza Hiriaren Izenean San Lorentzo parrokiara joanen da emanaldia ikusteko. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira.
  • 11:00 Jauzi festa Gazteluko plazan.
  • 13:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren agurra Udaletxe plaza.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekuan. Virgen del Puy San Andres dantza-taldea (Lizarra).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

 Informazio gehiago: Iruñeko udalaren sanferminetako egitaraua 2024

Lesaka San Fermin 2022
Onin errekaren ertzetan dantzan, Lesaka, 2022-07-07. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan cc-by-sa

Lesakako sanferminak dantzan 2024

Uztailak 5 ostirala

  • 18:00 Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen dantza erakustaldia pilotalekuan.

 
Uztailak 6, larunbata

  • 10:30 Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira.

 
Uztailak 7, igandea

  • 08:30 Ezpata-dantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz.
  • 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara,
  • Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eta Onin errekaren bi aldeetan Zubigainekoa dantza. Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00 Bezperak: Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala.
  • Herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda dantzatuko dituzte.
  • 21:00etan Larrain dantza Lesakako Gaitariekin Plaza Zaharrean.


Informazio gehiago: Lesakako sanferminetako egitaraua 2024

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.