Dokumentuaren akzioak
Astebeteko aurrerapenarekin dantzan datoz Baionako bestak
Aurreratu egin zaie baionarrei dantza eta festarako zita. Gaur hasiko dira Baionak festak; Olinpiar jokoak direla eta astebete lehenago. Karrikaldi gunean jarri ditugu begiak, Baionako euskal elkarteen hitzorduak festa espazio horretan antolatzen baitira. Jacques-Portes plaza dantza emanaldiak ikusteko eta dantzan aritzeko leku goxoa bihurtu ohi da Baionako bestetan. Dantza erdigunean duen egitaraua antolatu dute aurtengoan ere.
Gaur, asteazkena, Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldia irekiko du programazioa. Bihar haurren eguna izango da eta dantzari txikiek hartuko dute plaza. Bihartik aurrera, arratsaldero, 16:30etatik aurrera dantza ikuskizunak izango dira: Leinua eskola, Iparraldeko makilarien lehiaketa, Oiartzungo Olarri dantza taldea eta Baionako Orai Bat. Zazpietatik aurrera, berriz, ipurdiak altxa eta gorputza mugiarazteko aukera izango da Leinuako eta Orai Bateko txarangekin eta Hernaniko Txilibita fanfarrearekin. Eta iluntzero, bederatzietan, Karrikadantzak gaua dantza araziko du Otxo, Bakatxa txaranga, Saltoka eta Rita Mutxiko taldeekin.
Uztailak 10 asteazkena
- 19:00 Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldia.
- 20:10 Karrikadantza dantzaldia.
Uztailak 11 osteguna
- 13:30 Karrikaldi ttiki: Dantzazpi ttiki
- 16:30 Hiriburuko Leinua dantza eskolaren ikusgarria.
- 18:50 Ziganteak
- 19:00 Leinua
- 19:50 Gaiteroak-Larrain Dantza
- 21:30 Otxo taldea
Uztailak 12 ostirala
- 18:50 Ziganteak
- 16:30 Makilari lehiaketa
- 19:00 Leinua
- 19:50 Gaiteroak-Larrain Dantza
- 21:30 Bakatxa txaranga
Uztailak 13 larunbata
- 18:50 Ziganteak
- 16:30 Oiarztungo Oilarri dantza taldearen emanaldia.
- 21:30 Saltoka
Uztailak 14 larunbata
- 18:50 Ziganteak
- 16:30 Baionako Orai Bat dantza taldearen ikusgarria.
- 19:00 Orai Bat
- 19:50 Gaiteroak-Larrain Dantza
- 21:30 Rita Mutxiko
Informazio gehiago: Baionako bestak 2024
Dokumentuaren akzioak