Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapilotu zen maitasun istorioa zinera dakar Karmelek

2024/10/31

“Dantzaren bidez aukera duzu transmititzeko poza, tentsioa, dramatismoa, borroka... Niretzako dantza batekin transmititzea sentimendu oso potentea da”. Koreografo baten hitzak izan zitezkeen, baina zine zuzendari batenak dira. Asier Altunaren hitzak dira eta grabatu berri duten Karmele filmean ...

Gehiago irakurri

Jantzarien sokan eskutik dabiltza dantzan

2024/10/23

Dantzarako eginiko plaza da. Iurretako plazan egin dugu zita. Urrijena jaiaren aitzakian bertaratu gara, bezperan. Txistu doinu eta txilin hotsik ez da oraindik, hutsik eta isilik dago, dantzarien zain. Segituan agertu dira dantzariak: Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa (1951), Maitane Totorika D...

Gehiago irakurri

Mutxikoaren Eguna dator Herri Uzta festibalarekin

2024/10/08

Urriaren 10etik 13ra izango da aurten Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala . Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako ekitaldiak; kontzertu, lehiaketa, dantza zein jolasa. Musika tradizionalarekin edota rocka-rekin, dantzarako beta ugari izango dira. Horietako aukera b...

Gehiago irakurri

Bueltan dira Xirribikariak

2024/10/02

Biolinistaz osatutako taldearekin dantzaldia egingo da urriaren 6an Donibane Lohizunen, 11:30etik aurrera, Luis XIV.aren plazan. Xirribikarien taldea izenarekin lehen erromeria egin zuten Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait biolinistak joandako otsailean. Arrabita, edo xirribika, Euskal Herriko dantzald...

Gehiago irakurri

Sanmigeletatik errosarioetara, udako azken dantzak

2024/09/27

Udazkenean sartu garela dio egutegiak, baina udako dantza sasoiari oraindik geratzen zaio zerbait. Azken txanpa indartsua eta aberatsa izan ohi da, San Migel eta Errosario jaietan dantzak protagonismo handia hartzen du gure ingurunean. San Migel eguna irailak 29a eta Errosario eguna urriak 7...

Gehiago irakurri

Beskoitze, Bilbo, Erriberri, Oñati eta Guardiako dantzak izango dira Basauriko Agerketan

2024/09/19

Lapurdi, Begoñako Basilika, Erriberriko inauteri, Oñatiko korpus eta Guardiako dantzak ikusgai larunbat honetan Basaurin. Euskal Herriko Dantza Agerketan Euskal Herriko bost taldek tokian tokiko beren dantzak eskainiko dituzte. Beskoitzeko (Lapurdi) Oinak Arin, Bilboko (Bizkaia) Beti Jai Alai, Er...

Gehiago irakurri

Paloteadoa estreinatu dute Cintruenigon

2024/09/13

Paloteadoa plazaratu dute Cintruenigon (Nafarroa) pasa den irailaren 1ean. Herriko gaiteroak, dantza taldea eta gazte elkartea batu eta Paloteado de Cintruenigo elkartea osatu zuten duela urtebete inguru. Dantzak, musika, antzerkia, arropak... sortu eta Nafarroako Erriberan ohikoak diren ikuskizun...

Gehiago irakurri

Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

2024/09/05

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira. Errepertorio ezagunekin jarraituz, dantzari-dantz...

Gehiago irakurri

Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

2024/09/02

Dantza garaikidea landa-inguruneeta ra zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. H elburua da ...

Gehiago irakurri

Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/02

Dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako eta Donostiako Aste Nagusiko dantza ekitaldiak jaso ditugu. Bilbokoak badirudi guztiz zehaztu gabe daudela oraindik, beraz, abuztuan zehar saiatuko gara jasotzen. Gasteiz Abuztuak 3, larunbata 20:00 ...

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com