Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilboko Udalak bertako dantza taldeak omendu ditu Euskararen Egunean

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Udalak bertako dantza taldeak omendu ditu Euskararen Egunean

2024/12/05 08:10
Bilboko Udalak bertako dantza taldeak omendu ditu Euskararen Egunean

Euskaren Egunean Bilboko Udalak hiriko dantza taldeak omendu ditu, Bilbo, 2024-12-03. Argazkia: Bilboko Udala

Dantza taldeek euskararen normalizazioan betetzen duten papera azpimarratu nahi izan du Bilboko Udalak eta Euskararen Nazioarteko Egunean egin duten ekitaldian omendu egin ditu hiriko taldeak.

Juan Mari Aburto alkateak oroigarri bat eman die dantza taldeetako ordezkariei eta euskararen eta euskal kulturaren bultzadan egiten duten lana nabarmendu du, "kultura euskalduna benetan transmititzen dutelako. Dantza taldeen ekarpena funtsezkoa izan da gure hizkuntzak bizirik jarraitzeko. Bereziki baloratzen dugu egin duten zabalkunde-lana, batez ere aldi historikoetan eta oso zailetan egindakoa".

Bilboko Udala
Euskaren Egunean Bilboko Udalak hiriko dantza taldeak omendu ditu, Bilbo, 2024-12-03. Argazkia: Bilboko Udala

Honako taldeak hartu dute parte ekitaldian: Santutxuko Gaztedi (1951), Deustuko Bihotz Alai (1958), Errekaldeko Arraizpeko Gazteak (1961), Altamirako Irutasun (1967), Basurtuko Beti Jai Alai (1968), Errekaldeko Batasuna Arraizbide (1972), Castañoseko Salbatzaile(1978), San Inazioko Goi Herri (1978), Deustuko Mikeldi (1979) Zorrotzako Ibai arte (1996).

Bilboko Udala
Euskaren Egunean Bilboko Udalak hiriko dantza taldeak omendu ditu, Bilbo, 2024-12-03. Argazkia: Bilboko Udala

Bertaratu direnek Labayruk Fundazioak argitaratu berri duen Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburua eskuratu ahal izan dute. Bukatzeko, Euskararen Eguneko ekitaldia Bilboko Txistularien Bandaren eta Onintze abeslariaren emanaldiarekin borobildu dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.