Dokumentuaren akzioak
Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
Santutxuko Gaztedi dantza taldearekin dantzaren munduan sartu eta euskaltzaletasuna dantzaren eta ikastolen bidez bultzatzen jardundako Joseba Arrieta "Txertudi" (1932-2022) hil da 92 urterekin. Gaztedi dantzari taldearen lehen belaunaldiko kidea izan zen eta EDBn parte hartu eta Dantzari aldizkarian idatzi zuen dantzaren inguruan. Karmelo eta Kirikiño ikastolen sortzaileetakoa, bigarrenaren lehendakaria izan zen bertan 11 urtez. Bizkaiko Foru Aldundiaren "Lauaxeta" saria jaso zuen 2015ean.
Orain dantza, gero euskara
Frankismo garai gogorrenean, euskara debekatuta, euskaltasuna aldarrikatu eta bizirik eusteko euskal dantza izan zuten aukera bakarra. Horrela sortu zuen Jose Antonio Goiria "Aita Txanton" karmeldarrak Gaztedi dantzari taldea Santutxun, euskalzaletasunaren sugarra bizirik eutsiz euskal dantzatik. Gaztedi, Santutxuko taldearen lehen belaunaldiko dantzaria izan zen Joseba Arrieta eta honela gogoratzen zituen sorrera garaiak:
1951garren urtean Franco diktadorea bere sasoirik gogorrenetan egoan. Bere amorru bizian Euskal Herria egoan baino zapalduago euki nahi eban; zapalkuntza horrek iraun egian ahalegin guztiak egiten ebazan. (...) euskaraz egitea debekatuta, umeak bataiatzerakoan euskarazko izenik jartzea bere debekatuta (...) holako giro baten sortu zan Gaztedi Dantzari Taldea.
Aita Txantonen adorea eta euskararentzat aro beltz hartan euskal dantzak eskainitako babesa honela gogoratzen zituen Joseba Arrietak:
"Behin baino gehiagotan esaten eustan: momentu honetan honeri, folkloreari, eutsi behar deutsogu, eta gero hizkuntzari, euskerari ekingo deutsogu."
Ideia hori gogoan izan zuen beti Joseba Arrietak, eta 2009an Bilbo Hiria irratian egin zioten elkarrizketan ere gogoratu zuen, eta azaldu zuen nola Gaztedi dantza taldean eutsi zitzaion euskalzaletasunari; Santutxun euskararen sustapenerako oinarri bikaina izan den dantza taldea.
Soka eten gabe
Euskal kultura, euskal dantza eta euskarak iraungo bazuten erroak ongi mamitu eta forma berrietara egokitu beharra zutela defendatzen zuen Joseba Arrietak, baina biak beharrezkotzat jotzen zituen, berritzeko erroak ongi ezagutu beharra aldarrikatzen baitzuen. Hain zuzen, 1966an, Dantzari aldizkariaren lehen zenbakian sagar-dantzaz idatzitako artikuluan jardun zuen horren inguruan:
Yo creo sinceramente que la renovación se impone. Bien entendido que esta renovación debe ser efectuada con mucho cuidado, con mucha esmero y con detenido estudio.
Azterketa xehearen beharra aldarrikatzen zuen bai, eta hori gabe gertatu zitezkeen galerak gaitzetsi zituen. Adibidez, aurreskuan soka alboratu izana gogor deitoratu zuen. Izan ere, soka-dantza aldarrikatuz sokan dantzatu zuen Arrietaren Gaztedi dantzari taldeak Miarritzeko Agilera estadioko jaialdi gogoangarrian eta protagonismo berezia izan zuen bertan Santutxuko dantzariak. Orain 55 urte dagoeneko salatzen zuen Arrietak aurreskuarekin gertatzen ari zena, soka galdu eta bakarkako dantza bihurtzen ari zela eta talde izaera itzuli behar zitzaiola aurreskuari:
Primeramente Gaztedi bailó soka-dantza, conocido también con el nombre de Aurresku de cuerda. Fue finamente ejecutado y gustó muchísimo a todos aquellos que conocen lo que es un Aurresku y no eso que estamos acostumbrados a ver, tanto en las exhibiciones de los grupos como en los concursos. El Aurresku es una danza de cuadrilla y no una exhibición de uno o dos dantzaris.
Euskal dantzaren historiako une garrantzitsuetako bat izan zen zen 1967an Miarritzeko Agilerako estadioan ospatu zen alardea. Antolatzaile eta mikrofonotik aurkezle lanetan hain zuzen egunotan zendu diren bi gizon: Jakes Abeberri eta Joseba Arrieta. Gaztedik ekin zion emanaldiari eta Arrieta berak egin zuen emanaldiaren kronika Dantzari aldizkarian.
Erroak eta berrikuntza
Oldarki dantza talde arabarrak berriki ospatua zen dantza berrien lehiaketan hirugarren saria jaso zuen "Neska mutillak azkenean pozik" koreografia dantzatu ondoren Argia dantzari taldearen txanda izan zen. Emanaldi hori jo izan du Juan Antonio Urbeltzek Argiaren jardun molde berriak ezagutzera emateko lehen saioa, eta halaxe jaso zuen bere kronikan Joseba Arrietak:
Hay que destacar la labor del Grupo Argia, de San Sebastián que nos presentó la Sagar-dantza de Arizcun, interpretada por cuatro mutiles pintorescamente ataviados. Así pudimos ver la Sagar-dantza en su estado primitivo, tal y como se bailaba antes de ser transferida esta danza a los grupos de chicas.
Sagar-dantza Arizkungo moldean ezagutzera eman zuen horrela Argiak eta dantzari-dantza ere Berrizko moldean eraman zuen Miarritzera. Duguna dantza taldearen kalitatea ere azpimarratu zuen Arrietak, "El buen grupo de dantzaris del Ayuntamiento de Pamplona que con tanto acierto dirige nuestro amigo Azcona interpretó una serie de danzas navarras" eta dantza sorta osoa "muy bien ejecutadas" izan zela.
Euskal dantzatik euskarara
Taldekako emanaldien ondoren guztiek batera dantzatuz borobildu zen jaialdia eta Arrietak ordurako eztabaidagai ziren folklore eta folklorismo kontzeptuak aipatzen ditu bere kronikan dantza-jaialdiaren kalitatea nabarmentzeko eta Joseba Arrietaren bizitzako bi ardatzak, euskal dantza eta euskara lotzen bukatu zuen:
Aquello fue la apoteosis del día. Así lo vio el numeroso público, del País y de fuera; todos a una estallaron en una serie ininterrumpida de ovaciones que enardecía a los dantzaris. Aquellas ovaciones bien merecen los sacrificios de los dantzaris. Visteis, amigos dantzaris, que el pueblo está con vosotros. Seguid por ese camino, animando y enardeciendo con vuestras danzas a todos nuestros hermanos. Aquello no era «Folklore», ni «Folklorismo», aquello era el alma de un pueblo transformada en danza. Dantzari, conozco vuestro espíritu de sacrificio y me atrevo a pediros un esfuerzo más. La próxima vez que se celebre una exhibición de este tipo que las instrucciones desde los micrófonos sean dadas en una sola lengua y esa lengua que sea nuestro Euskera. De ese modo haréis honor a esos sonoros nombres euskerikos que tienen todos vuestros grupos.
Dantzarekin eta euskararekin atxikimendu horri eutsi zion Joseba Arrietak bizitza osoan zehar. Karmelo eta Kirikiño ikastolen sortzaileetakoa izan zen, eta Kirikiño ikastolaren lehendakaria izan da hamaika urtez. Bizkaiko Foru Aldundiaren "Lauaxeta" saria jaso zuen 2015ean hain zuzen euskararen sustapenean egindako ekarpena aitortuz.
Dokumentuaren akzioak
Urbeltz familia.