Orain arteko ekarpenak
Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da
2022/03/25

Abaltzisketa: Inauteriak 2022 Txantxoak
2022/03/24
Euskal dantza eta berdintasuna Jaizkibel Konpainiaren bideo-forumean
2022/03/22

Tuterako San Joango paloteadoa Nafarroako dantzen atlasean
2022/03/21

M8 2022 Emakumeak irradakan
2022/03/18
"Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza"; Martxoaren 8an emakumeak, eskuak emanda, borobilean dantzatu dira Euskal Herriko hainbat herritan. Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta elkartasun adierazpenak izan dira nonahi; irradakan plazaratu dira, besteak beste, Donibane Lohizune, Mutriku, Zizurkil eta Donostian. Emakumeak eskuz esku, borobilean, gorputza gorputzaren alboan, denak maila berean, dantzan eta kantuan. Donibane Lohizunen Begiraleak taldeko hainbat belaunalditako emakumeak plazaratu dira iluntzeko ekitaldian Argia dantzari taldeak 1980ko hamarkadan sortutako irradaka aitzindaria plazaratuz, Zizurkilgo herritarrak manifestazio nagusiaren aurretik dantzatu dira eta Mutrikuko institutuko eta Lauaizeta Ikastolako ikasle eta irakasleek ikastetxeko ekintzen barruan plazaratu dute dantza. Irudiak: Begiraleak, Mutrikuko institutua, Aiurri, Lauaizeta Ikastola.
Aukeranen Migratzaileak, emozioak eta galderak mugimenduan
2022/03/17

Amezketa: Inauteriak 2022 Talai-dantza
2022/03/16
Arizkun: Inauteriak 2022 Sagar-dantza
2022/03/14
Mozorro-dantza, sagar-dantza eta zortzikoa dantzatu dituzte Arizkungo sagar-dantzariek astearte inauteriz. Karrika-dantzan ibili dira mozorro-dantzaren eta zortzikoaren doinura eta geldialdietan egin dute sagar-dantza. Goiza kalean gora eta behera pasa dute dantzan zein sagardo tragoxkak dastatzen; botilero edo arno-partitzaileak zintzo bete ditu lanak. Eguerdian amaitu dute saioa dantzariek herriko plazan. Irudiak: Aritz Ibañez. Inauteriak, sagar-dantza, Arizkun. 2022-03-01.
Inauteriak Lizartzan, transmisioa dantzan
2022/03/11
Etxetik, herritik jaso dituzte lizartzarrek herriko inauteri-dantzak. Belaunaldi batek erakutsi dizkie ondorengoei, eta transmisio horretan eboluzionatu dira bai dantzak, baita festa ere. XX. mendeko azken erdian inauteri-dantzak ezagutu zituzten Lizartzan, baina ez inauterietan; iraileko festetan edota inguruko herrietako emanaldietan plazaratzen zituzten. 1994an berreskuratu zituzten gerra aurretik galdu ziren inauteriak; festetako dantza saio ondorengo afariko beroaldiarekin hasi ziren urratsak ia 30 urteko ibilbidera iritsi dira. Iñaki Zubeldia (1935-2012) da bide horretako gidarietako bat, berreskurapenerako beharrezko hauspoa eta transmisiorako akuilua; aitarengandik eta aitonarengatik jasoa hurrengo belaunaldiei transmititu zien. Inauteriak garaiko testuinguruetara egokitzen joan dira, besteak beste, azpimarratzekoa da 2004ko urtea, emakume talde batek dantzak ikasi eta gizonezkoekin batera atera baitziren festan, dantzan; gaur arte. Hainbat aldaketa izan dituzte dantzek, bizirik dauden seinale, eta eraldaketa horren testigu, protagonista eta transmisore izan direnetako batzuren testigantzak bildu ditugu: Joxe Mari Etxeberria (1954), Josune Zubeldia (1968), Rafa Aginaga (1969), Santi Mendigain (1970), Iñaki Mendia (1974) eta Sheila Sarasola (2001). Irudiak: Oier Arregi, Mikel Oiarbide, Ikerfolk, Dantzan. Edizioa: Amaiur Aristi. Inauteriak Lizartzan, transmisioa dantzan, 2022-03-10.