Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Luis Etxaburu "Latxanbre", Ondarroako dantzari handia hil da

Dokumentuaren akzioak

Luis Etxaburu "Latxanbre", Ondarroako dantzari handia hil da

2024/05/04 09:00
Luis Etxaburu "Latxanbre", Ondarroako dantzari handia hil da

Luis Etxaburu "Latxanbre", Deba, 2014-09-27.

Dantzari distiratsu eta nekaezina, 60 urtez Euskal Herri osoan eta nazioartean dantzan aritutako Luis Etxaburu Larrañaga "Latxanbre" (Ondarroa, 1942 - Markina-Xemein, 2024) zendu da 81 urterekin. Ondarroan Txanpa dantza taldearen zuzendaritzan jardun zuen hainbat urtez, taldearekin Euskal Herrian hamaika herritan eta nazioartean hamaika emanaldi eskainiz. Aurresku txapelketetan bai dantza soltekoetan ere nabarmendu zen ehunka txapelketa jokatuz eta irabaziz.

Ondarroako dantzak ikertu eta 1980an Ondarroa'ko dantzak izeneko liburua argitaratu zuen. Ondarroan bertan Andra Mari egunean aurreskua dantzatzen jarraitu zuen orain urte gutxi arte eta azken hamarkadetan Markina-Xemeinen bizi zenez, Karmenetako aurreskuan ere parte hartzen zuen orain gutxi arte Zerutxu dantza taldekoekin.

1987an RTVE telebistan emanaldia eskaini zuen Txanpa taldearekin. Latxanbre aurreskulari lanetan ageri da bertan.

Debako Euskal Jaiaren 50 urteurrenean Latxanbre aurreskua dantzatu zien 1964 eta 1965ko Euskal Jaiak antolatu zituztenei. 1964ko Euskal Jai hartan Kaxarranka dantzatu zuen Lantxanbrek. 50 urte beranduago, 72 urterekin, aurreskua dantzatu zien.

Luis Etxaburu Latxanbreren hiletak maiatzaren 6an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, Markina-Xemeingo Jasokundeko Andra Mari elizan egingo dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.