Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Marianela Núñez ballet dantzari argentinarraren eskutik dator 2024ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Dokumentuaren akzioak

Marianela Núñez ballet dantzari argentinarraren eskutik dator 2024ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2024/04/29 07:55
Marianela Núñez ballet dantzari argentinarraren eskutik dator 2024ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Marianela Núñez ballet dantzari argentinarra.

Dantzaren sustraiak, iragana eta memoriaren garrantzia azpimarratu ditu Marianela Núñez ballet dantzari argentinarrak aurtengo Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuan. 1982an San Martinen jaio zen eta 1997an Londresko Royal Balleten sartu zen; nazioarteko hainbat sari eskuratu ditu bere dantzari ibilbidean. Antzokien historia kolektiboa nabarmendu du, baita erakundeek dantzaren eta dantza munduko protagonisten historia jasotzeko egiten duten ahalegina ere.

Oroitzapen batek ez du historia egiteko balio. Eta antzoki baten historia, bakoitzarena bezala, besteen historia ere bada; dantza bezalako arte batek migratu zuen eta hainbat latitudetan hazi zen gisan.
Royal Balleteko hormek bidaiaren argazkiak gordetzen dituzte; historiak protagonistak eskatzen ditu eta Argentinako dantzak izen horietako bakoitzarekin distira egiten du.
Sarritan, erakundeak anonimotasun isilean murgiltzen dira, aurpegirik eta abizenik gabe, iraganaren oihartzunari aurre egitea saihestuz.
ITI-UNESCOk bultzatu eta babestutako hainbat erakundeek ahanzturari aurre egiten diote, esaterako, Argentinako Dantzaren Kontseiluak. Dantzaren mundua aberastu duten eta datozen belaunaldiek entzutea merezi duten maisu, artista eta koreografoen historia berreskuratzeko eta biziberritzeko konpromisoarekin bat egiten dut haiekin batera. Denok jakin dezagun ez garela ikusleak, artez, duintasunez eta sakrifizioz eratutako tradizio baten oinordekoak baizik, eta gure bidea edertasunarekiko bokazioz eta maitasunez elikatzen dugu. Etorkizunak eta orainak gure arreta bereganatzen badute ere, iraganaren oinarri sendorik gabe, gure lurraren emankortasunik gabe, dantzaren zuhaitza ezin da loratu. Sustraiak tradizioa dira eta, aldi berean, elikagai.
Marianela Núñez

 

Aurreko urteetako mezuak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.