Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kulturak Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du

Dokumentuaren akzioak

Kulturak Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du

2024/02/29 13:35
Kulturak Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du

Genozidioa Stop.

Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa etetea eskatzen duen manifestazioa deitu dute hainbat Kultura egile, sortzaile eta artistek martxoaren 17rako.

Palestinak pairatzen duen egoeraren aurrean kultura arlotik agerraldi masibo bat egiteko premia sentitu da. Donostian izango du lekua mobilizazioak. Alderdi Ederretik irtengo da manifestazioa eta Haizearen Orrazian bukatu. Ibilbidean zehar dozenaka interbentzio artistiko egongo dira, formatu txikian: musikariak, bertsolariak, dantzariak, mimoak, margolariak muralak margotzen, abeslariak, e.a. Haizearen Orrazira iristean giza interbentzio artistiko masibo bat irudikatuko da, manifestazioko parte-hartzaileak lurrean (eguraldiak uzten badu...) etzanez Palestinan eraildakoak irudikatuz.

Kulturari lotutako sinatzaileek, kolektiboki ahotsa altxatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko deia egin dute. Kulturatik Genozidioa Stop dinamikak herritar, alderdi politiko, sindikatu, gizarte-eragile eta kolektibo guztiak gonbidatu nahi dituzte martxoaren 17an, igandea, 12:30ean, egingo den manifestaziora.

Kulturatik Genozidioa stop

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.