Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Euskaltzaindia 100 urte soka-dantzan

2019/10/11

Soka-dantzarekin hasi dute Euskaltzaindiaren mendeurrenaren amaierako ekitaldia. Euskaltzaindiak 1919ko urriaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuen lehenengo osoko bilkura. Hasierako batzarra gogoan, leku berean bukatu dituzte mendeurreneko ospakizunak. Pasa den larunbatean eguerdiko 12:00etan hasi dute ekitaldia soka-dantzarekin. Foru Aldundiaren jauregitik atera da Gipuzkoa Plazara diputatuek osatutako soka, Markel Olano ahaldun nagusia aurrendari eta eta Maite Peña, Gizarte Politika diputatua azkendari direla. Elgoibarko Udalaren txistulari bandaren doinura, Argia dantzari taldeko Luken Aranburu eta Joseba Astarbe aritu dira aurresku eta atzesku ordezkari. Eskuz esku osatutako sokaren bidez egin diete diputatuek harrera Euskaltzaindiko kideei eta ondoren horiek ere sokara gonbidatu dituzte, eta Ahaldun Nagusiak gidatutako sokan sartu dira denak Diputaziora. Ekitaldiaren hitzaldietan ere izan dira soka-dantzari aipamenak, izan ere Andres Urrutia Euskaltzainburuak soka-dantzan irudikatu duten batasunari erreferentzia baitio, euskarak horrela lotzen gaituela adieraziz. Irudiak: Mattin Larrea. Euskaltzaindia 100 urte, soka-dantza, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2019-10-05.

20 urte dira platillu-soinua berreskuratu zutela Durangon

2019/10/11

Aurtengo Durangoko San Fausto jaietan 20 urte beteko dira platillu-soinua dantza berreskuratu zutela. Igande honetan eguerdiko 12:30ean artopilak banatuko dituzte Udaletxeko Plazan eta ondoren Durangoko dantzak emango dituzte dantzariek. Juan Antonio Aroma Durangoko Kriskitin dantza taldeko kideak ...

Gehiago irakurri

Emilio Xabier Dueñas: "Ondare izendapenaren alde positiboak eta negatiboak ondo aztertu behar dira"

2019/10/10

Dantza, festa eta kultur ondareari buruzko jardunaldia antolatu dute Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek urriaren 12an Beasainen. Emilio Xabier Dueñas Zatak elkarteko lehendakaria eta jardunaldiko hizlarietako bat dugu; larunbat honetan Igartza Jauregian jasoko dugunaren aurrerapentxoa eskatu...

Gehiago irakurri

Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

1967. urteko Korpusetan Oñatiko plazan dantzatu zuten aurreskuaren irudiak ditugu bideo honetan; Jaime Albillos Goizaldi dantza taldeko sortzaileetakoak grabatuak. Aurresku lanetan sokaren lehen postuan Felix Errasti ari da dantzan, aurreskuari jarraituz Jose Antonio Sologaistoa, Migel Angel Iraola, Luis Moiua, Jabier Iraola, Angel Egaña, Jose Antonio Mugarza eta bukaeran atzesku lanetan Jose Luis Inza ari dira. Kapitaina, gona urdinarekin, Alejandro Irizar da. Dantza-maisu lanetan ari da aurreskuan, bertatik bertara zuzentzen dantzan, baina berak dantzatu gabe. Txistulariak, berriz, Higinio Iriarte, Agustin Zarketa, Eugenio Kortabarria eta Faustino Inza. 

Dantzari eta musikariak Jesus Irizar "Txutxin" eta Maite Irizarren laguntzaz identifikatu ahal izan dugu. Bideoan ikus dezakegu, neska atera bitartean zortzikoa dantzatzen zela lehen, baina gaur egun ez da egiten. Emakumeak sokara sartzen direnean zapi bidez elkartzen dira dantzariekin irudi hauetan, gaur egun zapirik gabe eskuak emanda lotzen dira. Egun kapitaina atera ohi da aurresku, baina 1967ko grabazio honetan Alejandro Irizar kapitaina sokatik kanpo dago. Orduan ere kapitainak gidatzen zuen aurreskua, baina ez zuen dantzatzen. Ohikoa zen garai hartan dantza maisuak dantza gidatzea albo batetik, sokan sartu gabe. Bukaeran, fandangoa, arin-arinean eta kalejira dantzatzen zituen, baina ez zitzaion neskarik ateratzen. Hermuan (Araba) dantzatzen den Bartearen aurreskuan oraindik indarrean dago dantza bertatik bertara zuzentzen duen dantza-maisuaren figura. Jose Lorenzo Pujana XX. mende hasierako dantza-maisu gipuzkoarra ere hainbat argazkitan agertzen da soka-dantzan funtzio hori jokatzen

Irudiak: Jaime Albillos. Aurreskua, Oñati, 1967.

Orain arte argitaratu ditugun Jaime Albillosen grabazioak:

150 dantzari baino gehiago irtengo dira dantzara larunbatean Iurretan

2019/10/09

Guztira hamalau ezpata-dantzari taldek dantzatuko dute Iurretako plazan, hamabostgarren talde bat ere izango da desfilean, 85-90 urteko dantzariek osatutakoa. Ezpata-dantzariek dantzari-dantzako agintariena, zortzinangoa, ezpata-txikiena, banangoa eta txotxongilo dantzatuko dituzte. Ondoren, gorula...

Gehiago irakurri

Ez al dute aire bera Gipuzkoako eta Lesakako ezpata-dantzaren pausoek?

2019/10/08

Orain 90 urte Pospisilek Lekarozen egindako filmazioei begira, Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatzen ageri diren gaztetxoen hasierako pausoak Lesakako zubi-gainekoa ekarri dio gogora Aritzi Ibañezi. Bi irudiak elkarren ondoan jartzeko eskatu dio Eire Vilari eta hemen emaitza. Lesakako urratsa neurriz luzeagoa da eta bi oinekin egiten dira pausoak norabide bakoitzean, baina pausoaren aire orokorrak bat datozela dirudi. Beste kontu bat izango da ea zer kontatzen digun Mikel Sarriegik sistema zaharra arakatuz burutzen ari den ikerketaren berri ematen digunean. 

Arte Eszenikoen komunitateari zuzendutako topaketak antolatu ditu ADDEk

2019/10/07

Dantzaren, Arte Dramatikoaren, Hezkuntzaren eta Ikerketaren inguruan elkarrizketa espazioa sortzeko helburuz, egun osoko topaketak antolatu ditu Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak . Urriaren 19an Arte Eszenikoen inguruko esperientziak, gogoetak edota kezkak elkarbanatuko dira Bilboko ...

Gehiago irakurri

Markina-Xemein 2019 aurreskua

2019/10/07

San Migel egunean aurreskuak dantzatu dituzte Markina-Xemeingo Arretxinagako plazan. Xemeingo jaietako egun handian bi aldiz dantzatu ohi dute soka-dantza Zerutxu dantza taldeko dantzariek. Lehenengoa eguerdian, ezpata-dantzaren ondoren eta bigarrena gauean mahai-gaineko dantzatu eta jarraian. Eguerdian Iosu Malaxetxebarriak ireki du soka eta atzetik jarraitu diete Alexander Larrinaga, Igor Ibarzabal, Andoni Malaxetxebarria, Aimar Ibarloza, Andoni Elu eta Eneko Amutxastegi dantzariek. Azkenik, Oier Onaindiak itxi du aurreskua. Txistua eta danbolinarekin Imanol Ansola eta Leire Ansola aitona-bilobak aritu dira.

Dantzariak plazara irten eta  erdian gelditu direnean aurreskua eta atzeskua aurreratu eta desafioa dantzatu dute. Oier Onaindiak dantzariak azaldu digu garai batean, aurrez aurre aritzen ziren bi dantzariek urrats ezberdinak dantzatzen zituztela, bakoitzaren abileziaren araberakoak. Orain, denek nahiko modu berean dantzatzen dutela dio, dantza taldean ikasitako erara. Hala ere, dantzarien adinaren araberako ezberdintasunak sumatzen dira, belaunaldi aldaketarekin dantzakera ere aldatu baita. Hori ikus dezakegu irudi hauetan, aurreskua eta atzeskua bi belaunalditakoak izanik, ez dute berdin-berdin egiten. Hauexek dira Markina-Xemeinen dantzatu ohi dituzten aurreskuaren zatiak:

  • desafioa
  • esku aldatzeko soinua
  • andreei deitzeko soinua
  • agurra
  • andreei deitzeko soinua
  • agurra
  • zortzikoa
  • desafioa
  • fandangoa
  • arin-arina
  • biribilketa

Irudiak: Eire Vila. Markina-Xemein, aurreskua, 2019-09-29.

36 taldek parte hartuko dute Lezon ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunean

2019/10/04

Bihar, urriaren 5ean, Lezon ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Eguerdian tokian tokiko dantza taldeen emanaldiak izango dra eta talde guztien parte hartzea izango duen emanaldi nagusia arratsaldean egingo da, kalejira Lezoko kaleetan eta emanaldi...

Gehiago irakurri

Rafael Eneterreaga eta Koldo Lizarralde, festa eta ezpata-dantzei lotutako bi folklorezale hil dira

2019/10/04

Udazkenean sartzearekin batera, haizeak hostoak eraman ohi dituen gisan, Koldo Lizarralde eta Rafael Eneterreaga eraman ditu irailak. Beren herrietako festen, tradizioen, folklorearen eta ezpata-dantzen ikertzaile, m aitale eta zaintza ileak biak, astebeteren barruan hil...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com