Dokumentuaren akzioak
Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza
Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala antolatu da urriaren 5etik 8ra. Aurtengoa jaialdiaren 11. edizioa da. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako musika eta dantza ekitaldiak, eta igandean Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunarekin borobilduko da egitaraua.
Besteak beste Ezkurra-Arrioa-Haira hirukotearen Baiona Euskal Herriko Abesbatza profesionalaren kontzertuak, Plazaren oroimena Iparraldeko ohiko musika tresna eta dantzen aurkezpena eta Neskena, Txingili’k eta Tio Teronen semeak taldeen dantza ikuskizunak jaso dituzte aurtengo programazioan.
Herri Uzta 2023
Urriak 5, osteguna, Uztaritze
- 20:00 Ezkurra-Arriola-Haira hirukotearen kontzertua, Latsa gelan.
Urriak 6, ostirala, Uztaritze
- 20:30 Baiona Euskal Herriko Abesbatza profesionalaren lehen kontzertua, Arruntzako elizan, 15€, erreserba hemen.
Urriak 7, larunbata, Uztaritze
- 11:30 Mutxikoak Erdizka taldearekin Lotako plazan (merkatua)
- 17:00 “Plazaren oroimena” Iparraldeko ohiko musika tresna eta dantzen aurkezpena (26 artista profesional eta amateur), Arruntzako elizan, urririk, erreserba hemen.
- 20:00 Talo gaua – animazioa: Xabi Etxeberri, Mixel Etxekopar, Patxi Amulet..., Latsa gelan
Urriak 8, igandea, Mutxikoaren Eguna, Arrangoitze
- 11:00 Mutxikoak Ezpeletako txarangarekin – Eszena irekia musikariei
- 13:00 Jatekoa bertan ikastolen sostenguz Ezpeletako txarangak eta Jostetak animaturik
- 16:00 Dantza ikusgarria: Neskena “Badoa”, Txingili’k “Lehen Txinka”, Tio Teronen semeak “Fresh Cool
- 18:00 Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxorekin
Informazioa: Herri Uzta 2023
Dokumentuaren akzioak