Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta

Dokumentuaren akzioak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta

2023/11/10 08:20
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta

Coxquihui-ko Negritos-en dantza, Tuzamapan de Galeanako eliza bestan, 2023ko agorrilaren 6a (arg . X. Itzaina)

Mexikotik Xabier Itzainak (Itsasu, 1971) bidalitako eta Dantzan.eus-en argitaratutako "Urte batetik bertzera, mundo batetik bertzera" kronika bilduma Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako lau hautagaietako bat da.

Kazetaritza sarian, Itzainarekin batera, Bideak podcasta (NAIZ irratia eta Mediabask), Zelan sentitzen zara? ale berezia (Geuria hedabidea) eta Kinka podcasta (Berria) dira finalistak. Aurtengo saridunaren berri azaroaren 29an jakingo da Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatuko den sari banaketan.

Mexikotik Dantzanera ekarritakoa

Politika zientziatan doktore eta Bordeleko unibertsitateko Emile Durkheim ikerketa zentroko ikerlaria da Itzaina. Dantza eta musikarekin lotura zuzena izan du umetatik eta baita horretan sakondu ere gerora zenbait ikerketa. Urtebete pasa du Mexikon familiarekin eta hango eta hemengo festa, erritu eta dantzak barne-barnetik ezagutzeko aukera eta pribilegioa izan du. Han bizi eta ikusitakoak idatziz kontatu eta elkarbanatu ditu Dantzan.eus-en, 2022ko azarotik 2023ko irailera argitaratutako hamabost kronikatan.

Santa Cruz Reforma
Ezker-ezerrean Xabier Itzaina. Santa Cruz Reforma tzeltal komunitatean, Sitalà, Chiapas (arg. EdF taldea)

Mexikoko hainbat ospakizunetako dantza, segizio, jantzi, eske-erronda, musika... kontuak jaso ditu Itzainak. Itsasoz beste aldeko adierazpen kultural ezin aberatsetara bidaiatzeko aukera eman dio irakurleari deskribapen xeheez, bere umore eta ironia presente. Munduaren beste puntan ibili da, baina Euskal Herriko festekiko parekotasun handiekin aurkitu da. Eguberri-Urtats garaia, Errege Egunetik Kandelariara arteko ospakizunak, inauteriak, primaderako errituak edota arimen gaueko lekukotasunak jaso ditu, besteak beste. Herri kulturen erabilpen sozialaren eta politikoaren testigu izan dugu.

Hemen dituzue kronikak:

1 (Neo)Aztecak sainduarentzat dantzan San Mateon 2022/11/17
2 San Frantzisko, chineloak eta (berriz ere) Aztecak 2022/12/13
3 Otomi panpinen dantza politikoa 2023/01/11
4 Arimak dantzan Michoacán-en 2023/01/31
5 Soinuak, sainduak eta kantuak auzoz-auzo eta atez-ate 2023/02/22
6 Oaxacan. Urte batetik bertzera, mundo batetik bertzera 2023/03/07
7 Erregeetatik Ganderailurat: urte hastapeneko urratsak 2023/03/28
8 Ihauteriak (1) : Tetelako masken guduka airosa 2023/04/18
9 Ihauteriak (2): K’in Tajimoltik: Jokoaren besta 2023/05/04
10 Ihauteriak (3): zezena eta banderak lasterka Tenejapan 2023/05/23
11 Erramutik Trinitaterat: primaderako errituak 2023/06/13
12 Barkamenaren soinua. Korpus dantza erritualak Papantlan 2023/06/26
13 Dantzarien agintza. Lumaren Dantza Teotitlán del Valle-n 2023/07/26
14 Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak 2023/08/28
15 Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak 2023/09/25

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.