Orain arteko ekarpenak
2023/01/31
Joan den urrian gomitatu ninduten Moreliako unibertsitate batera mintegi baten emaiteko. Gogotik hurbildu nintzen Michoacán-eko hiri nagusirat, ikusiz gainerat gomitatu ninduen lankidea, Maxime Kieffer, aspaldian Mexikon bizi den Donibane Lohitzundarra zela! Hitzaldia arrunt bertze gai bateri lo...
2023/01/11
Jakina den bezala, herri kulturen erabilpen sozial eta politikoak ainitzak dira. Agintariek betidanik bestak eta ospakizunak erabili badituzte beren boterearen bermatzeko, herri mugimenduek aldiz herri kulturaren ezaugarri jakin batzu berrirakurri dituzte protesta eta aldarrikapen ikur bezala. B...
2022/12/13
2022ko urriaren 8a, larunbata. Arratsaldeko bortzetan bagaza Cuadrante de San Francisco deitu Coyoacán-eko auzo batetara. Xoko harrigarri bat. Miguel Angel de Quevedo etorbidearen izkina batetarik sartzen da kartierrean, eta bertze mundu bat irekitzen da. Karrika hertsiak, etxebizitza xumeak, ez e...
2022/11/17
Dantzan.eus-eko irakurleari agur beroenak Mexikotik! Urte bat pasatzen dutanez familia ttipiarekin herri-kontinente huntan, proposatzen dauzkitzuet noiz-behinka hemen gaindi ikusten ditugun besta eta dantzeri buruzko kronika labur batzu. Ez dira ikerketak baizik eta lekukotasun xoilak. Agian guk be...
2021/11/26
Xabier Itzainaren hitzaldia EKEk Baionako Museoan antolatutako Artxiboa eta Sorkuntza kolokioan. Ipar Euskal Herriko dantza soinularien historia arakatzeko ikerketan dihardu urte luzez Xabier Itzainak. Dantza-jauzien, kabalkaden eta Besta Berrietako martxen doinuak jo izan dituzten musikarien nondik norakoak ikertzen dihardu. XVII. mendetik XX. mendera bitartean Nafarroa Beherean eta Zuberoan aritzen ziren 100 musikari ofizialen datuak bildu ditu.
Ikerlari batek lanaren aurretik eta ondoren markatu beharreko erronkak azaltzen ditu Xabier Itzainak: iturrien bilaketa, datuen irakurketa eta konparaketa eta bildutako informazioaren zabalkundea. Artxibo iturri sakabanatu eta eskasetik, artxibo corpus bat osatzeko beharra ikusten du eta horretarako erabili ohi diren metodologiei erreparatzen die. Ikusten du gizarteak bere ekintzei esanahia eman nahi izaten diola eta baduela joera atzera, artxibora jotzekoa. Bestaberrien eta Kalbalkadaren kasuak hartu eta ikusten du atzera begiratu beharra dagoela; sorkuntza garaikidea egiteko historia ezagutu, hainbat hautu egin eta iraganaren berrirakurketa proposatzen da. Artxiboa eta Sorkuntza, EKE, Artxibo gordea: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historio soziala nola egin eta nola zabaldu? Xabier Itzaina, Baiona, 2021-06-18
2018/06/18
Dantzan.eus webgunean plazer haundirekin irakurri dugu berrikitan Belako Zaldunak dantzetaz ziona. Milesker haundi bat Ekaitz Santaziliari artxibo hori berriz ezagutarazteagatik. Txomin Peillen-ek orain dela zonbeit urte agertarazi zuen dantzari buruzko pasarte hori, bainan hemen bere osotasune...
2013/02/24
Bagolino italiar Alpesetan dagoen 3900 biztanleetako herri gotor bat da, Val Sabbia ballean. Administratiboki Bresciako probintziari (Lombardia) eratxikia da, bainan historikoki lotura politiko eta ekonomiko indartsuak izan ditu luzaz Veneziarekin, bai eta Trento-rekin elizaren partetik. Bagolinok ihauteri eder bat zaindu du gaur arte, eta aurten altxor horren jastatzeko parada ukan ginuen.
2010/04/12
Itsasuko kabalkada. 2007ko agorrilaren 19an emana herriko plazan
Kabalkadak Itsasun
Kabalkadak lehenago tobera-mustren oroitzapenak dira. Lehenago, senar-emazten arteko gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa hortako gaiak ziren salatzen plaza betean tobera mustren bidez. Gaiak aldatu dir...
2008/01/08
2007-ko agorrilaren 19an Itsasuko plazan emana izan da kabalkada bat. 130 bat herritar beztitu dira eta eman dituzte betiko dantza, antzerki eta jokoak. Usaia hori gaizki ezagutzen dutenentzat balio du behar bada bizpahiru gauzen orroitaraztea. Hemen aipatuko ditut laburzki tobera horien bilakaera historikoaren lau urratsak.