Dokumentuaren akzioak
Xabier Itzaina: "Guk ezagututako herrixketan biziki indartsu dira dantzak, baita Mexiko Hiriko auzoetan ere"
Ezker-ezerrean Xabier Itzaina. Santa Cruz Reforma tzeltal komunitatean, Sitalà, Chiapas (arg. EdF taldea)
Azken urtebetean Mexikon zehar ibili da Xabier Itzaina (Itsasu, 1971) ). Ekonomia soziala, solidarioa eta kooperatibismoa ikertzera joan bada ere, ezin alde batera utzi bertako jai, erritu eta dantzak. Han aurkitu duenaz eta Dantzanen argitaratu dituen kronikez aritu da Maider Segurola eta Jon Artanok Euskadi Irratiako Faktoria saioan eginiko elkarrizketan. Itzaina Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatua izan da kronika horiengatik.
Hasteko, Dantzan.eus-eko Oier Araolazari Itzainaren kronikak aurkezteko eskatu diote. Batetik, Begirada jakintsu eta jantzia azpimarratu ditu eta bestetik kontatzeko duen grazia, “serio ari da eta oharkabean zirtoa eta ziria sartzen du, ironia finarekin”.
Itzainak bazekien Mexikoko festak, dantzak, musika, errituak... benetan interesgarriak direla eta horietako batzuk lehen pertsonan bizi ditu. Berak dio, ikertu baino, lekukotasunak bildu dituela. Landa eremuan zein Mexiko Hirian ibili da. “Ni eremu batzuetan bakarrik ibili naiz, baina guk ezagututako herrixketan biziki indartsu dira dantzak, baita Mexiko Hiriko auzoetan ere". Hirian ikusitako kontuek bereziki eman diote atentzioa Itzainari, “Jaiak auzoak harremantzeko sare errituak eta aldarrikatze politikoak egiteko tresna ere badira. Erlijioa eta prozesioaren arteko sinkretismoa bada, prozesioak kasik manifestazio dira”.
Europar euskaldun ikuspegiarekin iritsi dela Mexikora argi du eta denbora oso gutxi egin duela bertan; beraz, hainbat aurreiritzi proiektatuko zituela kroniketan asumitzen du. Bestalde, euskalduna izateak ate asko ireki dizkiola dio.
Elkarrizketa osorik: Xabier Itzaina: "Guk ezagututako herrixketan biziki indartsu dira dantzak, baita Mexiko Hiriko auzoetan ere" (Euskadi Irratia, Faktoria, 2023-12-12)
Xabier Itzainaren Mexicoko kronika guztiak: Kronikak Mexicotik (2022-2023)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16