Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan

Dokumentuaren akzioak

Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan

2023/10/27 07:10
Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan

Jesus Rubio Gamo: Acciones sencilas. Argazkia: Jesus Vallinas

Filipe Moreira, Mizel Theret, Estéve / Paños eta konpainia, Jesus Rubio Gamo, Muriel Romero & Pablo Palacio eta Cielo Rasoren lanak izango dira datorren asteetan Bilbon. Oraintxe hilabete da Dantzaldia jaialdiaren XXIV. edizioa hasi zela. Glovo konpainiaren Alleo, Chey Jurado & Javito Mario-ren Samsara eta Ertzaren Otempodiz lanak aurkeztu dira gaur arte, baina oraindik asko du emateko aurtengo jaialdiak.

Asteburu honetan, Filipe Moreira portugaldar konpainiak Escuta (Entzutea) lana aurkeztuko du La Fundicion-en, urriaren 29an, 19:00etan. Isiltasunari eta gorputzaren eta ahotsaren aurkikuntzaren alderik primitiboenari buruzko lana da.

Oroitzen naiz: Jean Nesprias - Philippe Oyhamburu - Koldo Zabala
Oroitzen naiz: Jean Nesprias - Philippe Oyhamburu - Koldo Zabala

Azaroan etorriko dira emanaldi gehienak. Hilaren 2an, Mizel Thereten Oroitzen naiz dantza-lanari buruzko filma proiektatuko da. 2011ean estreinatu zen lan honek Jean Nesprias, Philippe Oihanburu eta Koldo Zabala euskal dantzarien memoria berreskuratzen du haien historia luze eta emankorra gogoratzeko. Azaroaren 11n, flamenkoa aireak izango dira Bilbon Estévez, Paños & Cíarekin. Triptiko#1 izeneko lana ekarriko dute Bilbora; Campanillero-Nondedeu-Silencios atalek osatzen dute eta paisaiari, gauari, soinuari, cante-ari, isiltasunari… buruzko piezak dira. Azaroaren 18an, berriz, Jesús Rubio Gamoren konpainia eta haren Acciones sencillas ikuskizuna. Bost dantzari, ahotsa, perkusioa eta txaloekin lagunduta. Eta azaroko emanaldiekin amaitzeko, Stocos Institutua eta Muriel Romero & Pablo Palaciok sortu duten Oecumene hiru dimentsiotako murgiltze-soinuzko pieza teknologikoa.

2023ko Dantzaldia abendura arte luzatuko da; 14an, Igor Calonge-ren Cielo Raso konpainiaren Hâmaïkà izeneko lanarekin amaituko da jaialdia; trukuaren, magiaren, ilusioaren eta irudimenaren inguruko festa dantzatu batean.

Dantzaldia 2023

Irailak 26

Urriak 3

Urriak 29

Azaroak 2

Azaroak 11

Azaroak 18

Azaroak 23

Abenduak 14

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.