Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzan laguntzen aritutako zortzi eragile VII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian
Iurretako gorulari-dantzen 50. urteurrenaren ospakizuna, Iurreta, 2023-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Imanol Aretxabaleta, Kontxi Etxebarria eta Gaizka San Pedro, Bizkaiko abesbatzen elkartea, Urdaibai dantza taldea, Iurretako dantzariak, La Encartada fabrika-museoa, Aurrera dantza taldea eta Euskal Dantzarien Biltzarra eskertuko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) VII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian.
BDBk eta Deiak antolatutako eskertza ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da, azaroaren 28an, asteartea, 19:30ean. Helburua da Bizkaian euskal dantzaren alde lanean diharduten pertsonei eta taldeei esker ona adieraztea eta egindako lana aitortzea.
2017. urtean hasi zen BDB Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia antolatzen, aurtengoa zazpigarren edizioa da. Hemen 2023ko aitortzarako aukeratuak izan diren talde eta norbanakoak:
- Imanol Aretxabaleta Aginaga, Txistularia; hil ostekoa, musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona.
- Kontxi Mugika Etxebarria eta Gaizka San Pedro Altonaga; esker on euren dedikazio eta konpromisoa erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin.
- Bizkaiko Abesbatzen Elkartea; bere lanagatik abesbatzekin eta euskal kantu tradizionalarekin.
- Busturialdeko soka-dantza, erregelak, Urdaibai Dantza Taldeari; haien herriko dantzak zaindu eta mantentzeko lanari esker ona.
- Iurretako dantzariei; gorularien berreskurapenaren 50. urteurrenagatik.
- "La Encartada" Fabrika-Museoa; artilea lantzen eta txapelak egiten aritzeagatik, folklorearen eta dantzaren oso artikulua preziatua baita.
- Aurrera Dantza Taldea; Leitzako ezpata-dantza gordetzeagatik.
- Euskal Dantzarien Biltzarra; folklore eta dantza tradizionalaren alde lan egin duen entitateari.
Dokumentuaren akzioak