Euskal dantzaren alde aritutakoak eskertuko ditu BDBk seigarren urtez

2022/11/25
Euskal dantzaren alde aritutakoak eskertuko ditu BDBk seigarren urtez

Juan Antonio Aroma, Raimundo Flores Mundi, Tronperri dantza taldea, Salleko txistu eta dantza taldea, Kepa Junkera, San Lorentzo dantza taldea eta Iremine dantza taldea, Goizaldi dantza taldea eta Ondalan erraldoi eta buruhandien konpartsa omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Esker Onak ekitaldian. Esker Onak Sariak gaur, azaroaren 25ean, 19:30ean, banatuko dira Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean.

BDBk eta Deiak Bizkaian euskal dantzaren alde lanean diharduten pertsonei eta taldeei esker ona adierazteko ekimena da Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia. Asmoa da euskal dantza, musika eta kulturaren inguruan, modu isilean, dabiltzan eragile horiei aitortza egin eta omentzea. 2017an hasi zen BDB Esker Onak sariak banatzen. Hemen dituzue aurtengo sarituak eta aitortu eta eskertuko zaizkien ekarpenak:

Juan Antonio Aroma. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Raimundo Flores, "Mundi". Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Tronperri, dantzari-dantza. Argazkia: Ander Fernandez - Dantzan CC-BY-SA

Salleko dantza taldea.

Kepa Junkera. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC-BY-SA

Berrizko dantzariak, dantzari-dantza, Berriz, 2021-06-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Goizaldi dantza taldea.

  • Ondalan, erraldoi eta buruhandien esparruan egindako lanagatik 27 urteetan.

Ondalan konpartsa.

Iturria: VI. Dantza Tradizionalaren Esker Onak