Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzaren alde lan egin dutenei eskertza Esker Onak V ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzaren alde lan egin dutenei eskertza Esker Onak V ekitaldian

2021/11/25 11:00
Euskal dantzaren alde lan egin dutenei eskertza Esker Onak V ekitaldian

Otxandioko Urduri dantza taldea, Otxandiom 2021-09-04. Argazkia: Arkaitz Bengoa - Dantzan CC-BY-SA

Xabier Irazabal txistularia, Amaia Mujika jostuna, Arantza Castañiza, Bizkaiko Gaiteroak, Beti Jai Alai, Santurtziko Mendi Alde, Otxandioko Urduri dantza taldea eta EDBko delegazioak eskertuko ditu BDBk ostiral honetan egingo den V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian, eta aipamen berezia egingo zaio Felipe Agirre aurreskulariari. Euskal dantzaren bueltan isilean eginiko lana eskertuko zaie aipatutako pertsonei eta taldeei.

Azaroaren 26an izango da ekitaldia, Gugggenheim museoan, iluntzeko 19:30ean. Sarrera libre izango da, baina edukiera gaindituz gero, lehentasuna izango dute aitorpena jasoko dutenek. Esker on hauekin BDBk zarata handirik atera gabe lanean ibili diren eta diharduten norbanako eta entitateak eskertu eta horiek egindako lana eskertu nahi ditu; dantza tradizionalaren alde eginiko lana ikusgarri egitea ere bada Esker Onak ekitaldiren asmoa. Horrela, egindako lana balioan jartzeko 2017an hasi zen BDB Esker Onak ekitaldia antolatzen. Hemen dituzue aurtengo izendatuak eta aitortu eta eskertuko zaizkien ekarpenak:

  • Xabier Irazabal, musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona.

  • Amaia Mujika, Bizkaiko dantza talde askok haien ekitaldietan erabili dituzten jantziak, ahanzturatik ateratzeko emandako laguntza eta kolaborazioari esker ona.

  • Arantza Castañiza, bere dedikazio eta konpromiso erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin, baita bere borondatezko lan itzela Bizkaiko Dantzarien Biltzarra zein Euskal Dantzarien Biltzarrean.

Otxandio 2021 Bizkaiko gaiteroak
Bizkaiko gaiteroak, Otxandio, 2021-09-04. Argazkia: Arkaitz Bengoa.

  • Bizkaiko Gaiteroak, musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, baita BDBrekin zein Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekiko kolaborazio-agatik.

Beti Jai Alai
Beti Jai Alai, Arriaga, 2008-06-13. Argazkia: Beti Jai Alai

  • Mendi Alde dantza taldea, 60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.

  • Urduri dantza taldea, 60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.

  • EDBko delegazioak, folklore eta dantza tradizionalaren alde lan egin duen entitateari.

  • Eta aipamena Felipe Agirre aurreskulariarentzat.

 

Iturria: V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak